LARRIALDIKO LAGUNTZA GAZAKO NEKAZARIEN ERRESISTENTZIAREN ALDE
Diru-funtsak Union of Agriculture Work Committes erakundearen lanetarako [UAWC – Palestinako Nekazarien Batzordeen Batasuna] IKUSI PROIEKTUA: HEMEN
INGELERAZ | ERDERAZ | EUSKERAZ
Mundubatek bertatik bertara laguntzen dio UAWC erakundeari; izan ere, haiek egunero borrokatzen dira Elikadura Burujabetzaren alde eta Palestinako herriak lurra, ura eta elikagai osasungarriak eta nahikoak izateko duten eskubidearen alde. Une honetan oso blokeatuta daude eraildako ahaideak eta lagunak lurperatzen, baita errefuxiatuei eta zaurituei laguntzen ere. Hasierako bidalketa medikamentuak eta larrialdiko laguntza ematera bideratuko da, eta bigarrengo bat nekazarien antolakuntza eta erresistentziari laguntzeko. Gazako zerrendako hainbat familiak beren etxebizitzak galdu dituzte, eta familiakoen etxeetan eta Gazako agintariek eta Nazio Batuen sistemak prestatutako aterpeetan bilatu behar izan dute babesa. Gazako biztanleei egindako erasoen ondorioz galera handiak izan dira zerrendako nekazaritza-eremuetan: fruta-arbolak (%25), baratzeak (%30) eta bertako beste soro eta partzelak, Gazako elikadura-beharren %80 estaltzen dutenak[01]. Arrantza-lanetan ere ondorio larriak izan dira etengabeko erasoengatik, profesionalak hil eta ontziak eta lanabesak suntsitu dituztelako. Gazako familiei epe laburrean laguntza eman ezean, herritarren elikadura ez da bermatuta egongo, eta, gainera, Israelek 2006tik inposatutako blokeoaren ondorioak are okerragoak izango dira. [01] Oharra: gerra-egoeraren beraren ondorioz, kalteen ebaluazioa behin-behinekoa da. Informatzen jarraituko dugu, egoeraren berri izan ahala.
POSTERRAK
https://www.flickr.com/
VÍDEO:
https://vimeo.com/