Troika Kanpora! #TTIPez! Juncker Planari Ez!
Komunikatua: IKUSI/DESKARGATU.
Troika Kanpora!
Jyrki Katainen-en bisitaren aurrean “EHn TTIPari ez!” kanpainaren adierazpenak
• Gaur eremu ezberdinetan lanean gabiltzan eta jatorri ideologiko oso ezberdinetatik gatozen eragile sozial, sindikal eta politikoak bildu gara.
• Etsai komun bati, Troikari, aurre egiteko elkartu gara gaurkoan, Euskal Herrira haren izenean datorren Jyrki Katainen komisarioaren aurrean elkarretaratzeko.
Troika langile eta herri-sektoreen etsai dugu, herritarron etsai, azken finean, egun pairatzen ditugun politika neoliberalen iturri baita.
• Juncker Planaren baitan diru publikoa esku pribatuetara pasatzeko aurkitzen ditugun neurrien kontra protesta egiten dugu, herritarron zein herrion eskubideen kontrako zuzeneko erasoa diren politikak baitira. Troikak zuzendu, elite ekonomiko zein politikoek babestu eta TTIP tratatuaren bitartez bultzaturiko erasoa. Gehienon kaltetan, gutxi batzuen onura soilik bermatzea helburu duen erasoa.
• TTIP bezala, plan honek azpiegitura handien aldeko apustua egiten du, herritarron behar sozialak ase beharrean, milaka milioi euro publiko enpresari eta konstruktoreen eskuetan utziz. Natur baliabideen esplotazio basati eta mugagabean sakondu, eta sektore publikoen pribatizazioa bultzatzen duen plana.
Herritarron zein herrion burujabetza zapalduz, etorkizuna transnazional handien esku utzi nahi duen plana. Enpleguaren arazo larriari irtenbidea eman ordez, larriagotu egiten duen plana, desregularizazioa sektore guztietan bultzatuz. Finean, txirotasunera kondenatzen gaituzten politiketan sakondu besterik egiten ez duen
• Era berean, larritzat jotzen dugu gaur Euskalduna Jauregian aurkitzen diren eliteek, euren burua herritarron ordezkaritzat dituzten horiek, lehendakaria buru dutela, Katainen jaunak inposatu nahi dizkigun politikak onartzea eta are gehiago, txalotzea. Gauzak horrela, hauxe baiezta dezakegu: Troikaren politikak onartzen dituztenek ez dituzte gure eskubideak defendatzen, ez eta ordezkatzen ere, merkatuen exijentziak eta interesak asetzeko gobernatzen baitute. Ez dugu
• Gatibu nahi gaituzte, otzan, sumiso, obediente. Botererik gabe sentiarazi nahi gaituzte, haiei eta haien politikei aurre egiteko indar nahikoa ez daukagunaren diskurtsopean. Baina entzun gaitzatela, diruak ez baitu botererik eskaintzen, jendea baita, langile eta herri sektoreak boterea ematen dutenak. Eta botere hori da
• TTIPa gelditzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, eskubide zibil eta sozialen murrizketarako tresna baita. Susan Georgek esan bezala, indarrak batuz, TTIPa, hau da, banpiroa argitara ateratzeko konpromisoa hartzen dugu, horrela.
“Euskal Herrian TTIPari ez!” Kanpaina
Bilbo, 2015/02/26