AZUKRE PLANETA [VSF]

Bai al zenekien…
· 25 GRAMO da eguneko Munduko Osasun Erakundeak gomendatzen duen kantitatea
· KONTSUMITZAILEEN %64ak ez du etiketetan ia ezer ulertzen
· Telebistan, haurrentzako ordutegian agertzen diren IRAGARKIEN %80 produktu kaltegarrien ingurukoak dira
· Bolivian, 10.000 UMEK egiten dute lan azukre-kanabera sailetan
· 250.000 HEKTAREA LUR biziki kaltetzen dira azukre-kanaberaren ekoizpenerako
· Espainiar Estatuko POPULAZIOAREN %55ak obesitatea edo gehiegizko pisua du

Batazbesteko kontsumoa 112gr izanik egunean, 25Gramos kanpainak, azukre-kontsumoaren hazkuntzari loturiko arriskuen berri ematen du; gure dietan azukrea edonon egon dadin elikadura-industriak garaturiko estrategiak salatzen ditu eta azukrearen komertzializazioa, hala nola haurrei zuzendutako produktu azukredunen publizitatea arautzeko eskaria egiten du, baita produktu horren eskuragarritasuna mugatzeko ere, zergazko politiken bidez.

Gai guzti hauek sakonago aztertzeko, kanpainaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu datorren Martxoaren 26an, Bilboko Alhondigako Bastida Aretoan.