4 ikastetxetako eskola jantokiak elikadura burujabetzara hurbilduko dira 2014an

[EH Bildu oharra]

EH Bilduk egindako proposamena onartu da Hezkuntza Batzordean. Hala, proiektu pilotua abian jarriko du Jaurlaritzak, datorren ikasturtean 4 ikastetxek eskola jantokiaren eta bertan prestatzen diren jakien kudeaketa osoa euren gain hartzeko. Gaur egun, kudeaketa eredu horren aldeko apustua egiten duten eskolek ez dute, beste eredua aukeratzen dutenekin gertatzen den antzera, babes ekonomikorik jasotzen Eusko Jaurlaritzatik.

Lau ikastetxetako eskola jantokietako kudeaketa eredua aldatzeko proiektu pilotua egitea onartu du gaur Eusko Legebiltzarrak gaurko Hezkuntza batzordean. Hala, “2014-2015 ikasturtean sare publikoko 4 ikastetxetan jangelen inguruko 2 urtetako proiektu pilotu jakina martxan jarriko da, ikastetxe hauetako jangelak ikastetxeen kudeaketa propioaren bitartez kudeatuz, horniketa tokian-tokiko ekoizleekin eta merkatari txikiekin antolatuz eta ahal den neurrian elikagai ekologikoak erabiliz”. Horixe izan da ganbarak onartu eta Jaurlaritzak bere egin beharko duen testua. EH Bilduk aurkeztu duen ekimenaren alde bozkatu du EAJk.

Iñaki Lazarobaster legebiltzarkideak onartu du EH Bilduren helburua dela ahalik eta ikastetxe gehiago ekartzea “kudeaketa propioaren” eredura. Finean, gaur egun dagoen derrigorrezkotasuna ezabatzea bilatzen du koalizioak, alegia, hala erabakitzen duten eskolek jantokiaren eta elikagaien erosketa eta eraldaketa prozesua euren gain hartzea, katering enpresen bitartekaritza ekidinez. “Horrek jartzen gaitu elikadura burujabetzaren bidean norabide egokian. Alde batetik, ekoizleekin harremana gertukoagoa izango da, paisaia errespetatuz eta biodibertsitateari onura eginez. Horrez gain, bertako ekonomiari ere mesede egiten dio. Bestalde, osasun alorrean eta elikagaien kalitatearen arloan berme gehiago ekartzen ditu eredu honek”, azaldu du Lazarobasterrek.

Katering enpresek 90.000 menu kudeatzen dituzte egunero eta Hezkuntza sailak emandako dirutza kudeatzen dute. Aitzitik, prestatzen duten jaki guztietatik %1,8 bakarrik da bertako ekoizleena.

[Ikusi Jatorrizko Berria EH Bildu Web Orrian]

Sustatzaileen Prentsa Oharra «Euskadi da el primer paso hacia un modelo de comedor escolar Sano, Cercano y Justo» Ikusi hemen