I. Saretze Egun arrakastatsua

OlatuKoop sareak lehen topaketa egin zuen atzo: OlatuKoop I. Saretze Eguna. Ekonomia sozial eta eraldatzailearen bidean lan egiteko borondatea duten hainbat ekimenetako kideak elkartu ginen, 2016 Gunean (Easo 43, Donostia). Bertaratu ginenek proiektua ezagutzeko aukera izan genuen, eta proiektuaren lan ildoak eztabaidatu genituen.

Elkar ezagutzeko talde dinamika batekin hasi genuen eguna. Hainbat kooperatibatako kideak geunden bertan, hala nola: Talaios, Sorginetxe, Aztiker, Biantik, Uztarri, Lakari, Artezi, Koop 57…

Ponentzia laburren txanda iritsi zen gero: proiektuak, ideiak, dudak, proposamenak… plazaratu genituen. Honakoak:

– Koop57 Finantza zerbitzu etiko eta solidarioen esperientzia – Liher Gonzalez (Koop57EH).

– Saretze eguneko aurkezpena Ion Turrillas (Biantik).

– Garo ekintzailetza kooperatiborako metodologia irekia – Beñat Irasuegi (Talaios).

– Interkooperatibismoa eta OlatuKoop – Gorka Julio (Talaios).
Topaketaren informazio sakona hemen.

Argazkia: OlatuKoop Webgunea