Audioa | Joxi Azpillaga [BaserriaXXI]: “Industriarentzat lan egiteari utzi eta jendarteari begira jarri nai dugu baserritarrok”
[InfoZazpi Irratia]
BaserriaXXI eta Etxalde elkarteek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo Ordizian, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreko legealdian abian jarri ziren transformazio gune kolektiboak bertan behera utzi nahi dituela salatzeko. Joxi Azpillaga, Baserria XXI elkarteko kideak azaldu digunaren arabera, nekazal ekoizpenak transformatzeko zentro kolektibo hauek baserrien “biziraupena bermatzeko tresna eraginkorrak dira”. EAJren Gobernuak ordea, baserriak eta, oro har, lehen sektorea sustatzeko borondaterik ez duela salatu du Azpillagak. Elkarrizketan, transformazio gune kolektiboak zer diren zehaztu eta baserrien egoera zertan den azaldu digu baserriaXXI elkarteko kideak.