Aintzat hartzenez dituztenak [VIA CAMPESINA – COP21]
Egunkaria | Adrian Garcia ParisBerriemaile berezia
Via Campesinak «planeta hozteko» irtenbideakaurkeztu ditu, baina proposamen horiekCOP21eko negoziazioetatik at utzi dituzte
Nekazariak bete-betean jotzen ditu klimaren gorabeherak: uholdeek, tornadoek, lehorteek eta beste ezbehar naturalek eragindako uzta galduak milioika familia gosetu uzten dituzte landa eremuetan, lurra uztera behartuak.
«Azalean sufritzen ditugu klimaren jipoiak», dio Adam Painek, Londres inguruko nekaraziak. Via Campesinako kide da Paine, eta nekazarien bilguneko beste kideekin batera dago Parisen,
COP21 bilkuraren harira. Izan ere, nekazariek badituzte klima aldaketari aurre egiteko irtenbideak, baina munduko agintarien goibilkuran ez dute ordezkapenik.
Ez hori bakarrik. «Multinazionalek bere egin dute klima aldaketaren aurkako borroka, eta irtenbide faltsuak proposatzen dizkigute. Baztertu egiten gaituzte».
Laurent Pinatelen esanetan, elikadura ohitura berriek nekazaritzaren garrantzia zokoratu egin dute. Nekazaria da Pinatel ere, Confederation Paysanne Frantziako elkarteko bozeramailea. FAO Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundearen datuak ekarri ditu gogora:
garatzeko bidean diren ekonomietan —biztanle gehien dutenakdira—, nekazaritza txikien produktuetatik bizi dira %80.
Paineri ez zaio axola COP21eko herrialdeen arteko lehiak. «Gero eta itxaropen gutxiago dut. Hogei urtean gauzak okerrera egin dute». Multinazionalek bultzatuta, goi bilkuran lantzen ari diren irtenbideak beldurtzen du: «Nekazaritza klimatikoki inteligentea, karbono emarien konpentsazioak…». Nekazarien aurkakoerasotzat ditu mekanismo horiek.
«Gure baliabideetan oinarritzen dira, guk erabiltzen dugun lurrean eta urean». Paineren arabera, gobernuek ez dute klimaren auzia konpondu nahi. «Industriak herritarren %30 elikatzen du, eta munduko gas kutsakorren erdia baino gehiagoren arduradun da, garraioetan askatutako gas kutsakorrengatik». Hori dela eta, ezinbestekotzat jo du nekazaritza erreforma bat, elikadura burujabetasunaren alde egiteko. «Benetako konponbideak eman ditzakegu».
Etorkizunerako ildoa azaldu du Painek. «Ez dugu hurrengo COP arte itxarongo». Aliantza sareak ehuntzea dute helburu, haien eragina zabaltzeko. «Erradikali zatzeko prest egon behar dugu».
Pinatelek jakinarazi duenez, Europan gero eta handiagoa da nekazaritzaren industrializazioa. Ondorioz, nekazari txiki askok ekoizpena utzi behar dute. «Industriek ito egiten dituzte, asko-
tan indarkeria erabilita, gero haiek ordezkatu eta uzta industrialak egiteko».
Langileei batzeko deia Hain zuzen ere, enpresa handi horien itzalpean egiten ari dira COP21eko negoziazioak, Paineren arabera. «Hitzarmen bat aterako da, eta, dirudienez, konproisoak ez dira betebeharrezkoak izango».
Maria Dacosta Brasil iparekialdeko nekazaria da, eta, familiarekin batera, 24 hektareako eremu batean landatzen du.
«Gure eskualdean erdiak gara nekazariak». Dacostak badaki Europan oso bestelakoa dela egoera. «Langileen babesa behar dugu. Hirietako biztanleek batu egin behar dute borroka horretan, merkatuetan nekazaritzako produktuak kontsumituz». Lurraren aldeko konfederazio global bat sortu behar delakoan dago Dacosta. «Nekazari eta lurrarekin konprometitutako jende
gehiago behar dugu borrokan aurrera egiteko».
Haren jaioterrian nahieran jardun dute enpresa handiek. «Multinazionalen burmuinak Europan daude, baina atzaparrak hegoaldean». Nekazarien lurrak esplotatu zituen meatzaritza konpainia batek, eta haiek erabiltzen zuten ibaiko ura kutsatu zuen. Industria nekazaritzan erabilitako pestizidek, berriz, ehunka jaioberrietan deformazioak eragin zituzten. «Hilabeteak egon naiteke
kalteak eta mehatxuak zerrendatzen». Amaigabea da haren borroka. «Nahiago dut heriotza, miseria eta kutsadura baino».