Gure Platera, Gure Aukera: atxikitu komunikatura, gehitu mobilizaziora

Agur t’erdi

Zuen erakundera zuzentzen gara GURE PLATERA GURE AUKERA plataformatik, eskola jantokien inguruan gertatutako azkeneko gertapenen aurrean buruko ditugun ekimenak aurkezteko.

Gure seme-alabek 175 egunez urtean erabiltzen dute jantoki zerbitzua. Euskal Eskola Publikoan 92.000 menu ematen dira egunero.
Kontuak egiten hasita, ohartuko gara urtero 16 milioi menu baino gehiago banatzen direla gure eskola publikoetan. Menu hauek guztiak sukaldaritza kolektiboko (catering) 7 enpresak kudeatzen dituzte. Eta hau horrela da 2000. urteko martxoaren 22ko Legeak, Eusko Legebiltzarrean onartua izan zenak, ezartzen duelako jantokientzat kudeaketa eredu bakarra onartzen dela: “Kudeaketa Zuzena” deritzona. Hau da, catering enpresek egindako kudeaketa. Horren eraginez, sukaldeak apurka desagertuz joan dira eskoletatik, eta ondorioz tokian bertan prestatutako menuak ere hein berdinean desagertu dira.

Hilabete honetan publiko egin da nola, serbitzu hau ematen dituzten 7 enpresek, 12 urte daramatela prezioak akordatzen. Iruzur honek eragin kaltegarriak izan dituela bai familien ekonomian, eta baita diru publikoetan ere. Horregaitik baieztatzen dugu gaur egun dagoen kudeaketa eredua porrot egin duela. GURE PLATERA GURE AUKERA plataformatik animatzen zaituztegu atxikitzea batzen dizuegun dokumentora.

Gure eskaera nagusia ,2000. urteko Aginduaren aldaketa, jantokiaren kudeaketa propioa egin nahi duten zentroek horretarako aukera izan dezaten, eta eredu batetik besterako trantsizioa erraztuz. Horretarako eztabaida gune bat sortzea, Jaurlaritzaren gidaritzapean beharrezkoa ikusten dugu eragile ezberdinen partehartzearekin.

Martxoaren 3an Gasteizko Parlamentuan, agindu honen aldaketarako proposamen ezberdinak bozkatuko dira, horregaitik zuen laguntza eskatzen dizuegu Parlamentu atarian 10.30etan burutuko dugu mobilizazioaren difusioa egiteko eta modu berean partehartzeko.

Mobilizazioaren leloa “GURE PLATERA GURE AUKERA : Eskola-Jantoki eredu osasuntsuago,hurbilago eta bidezko baten alde”

***Komunikatura eta mobilizaziora atxikitu nahi baduzue mesedez konfirmazioa bidali helbide honetara: gureplateragureaukera@gmail.com