‘Zer jan, halako Baztan’ ekimena aurkeztu dute

[Argia / Erran.eus]

Bertako jatekoei buruz kontzientzia piztu eta tokiko ekonomia indartzeko egitasmoa abiarazi du Baztango Udalak

Zer jan, halako Baztan herritarren artean bere honetako jatekoei buruz kontzientzia piztu eta tokiko ekonomia indartzeko Baztango udalaren iniziatiba da. Apirilaren 5ean aurkeztu zuten Arizkunenean Joseba Otondo Baztango alkateak eta ekimena patrozinatu duen Albaitaritza enpresako Julen Huarte gerenteak.

Aurkezpenean aipatu zutenez, «badira herritarren eskuetatik urrun diren gauzak eta badira herritarren eskura diren gauzak. Gure eguneroko kontsumo ohitura aldatzea norberaren eskuetan dago. Eguneroko erosketetan bere honetako produktuak erostea norberaren eskuetan dago. Tokiko ekonomia konpromiso eta konplizitate aunitzekin egiten da eta, horretan, herritarrok zer egin aunitz dugu».

Bere honetako jatekoak nekazaritza sektoreak ematen dituela ere gogorarazi zuten: «Sektoreak bizi duen krisia ez da oraingoa, aspalditik heldu da. Kontsumitzaileok zerbait egiten ez badugu, nekazaritza Baztanen desagertuko da eta tokiko ekonomia ahulagoa izanen dugu. Orduan, nork produzituko ditu kalitateko jatekoak? nork zainduko ingurua? Nork altxatuko hainbertze jakitate eta kultura?» [...]


Artikulu osoa, Argia.n: IKUSI