Europako Batzordeak esnearen merkatuaren egoera egonkortzeko diru-laguntza sorta aurkeztu du. Besteak beste, 150 milioi euro bideratuko dituzte 2016ko azken hiruhilabetekoan ekoizpena beren kabuz gutxitzea erabakitzen duten ekoizleei ordaintzera: 14 zentimo, ekoizteari utzitako litro esneko. ANDONI GARCIA (EHNE-BIZKAIA)
Gogora ekarri behar da kuota sistema bertan behera uzteak ekoizpena asko handitzea eta prezioak asko jaistea eragin duela (ikus Esne ekoizleak Europako merkatu librean gatibuerreportajea, 2016ko martxoaren 3koa). Horrek kaltea eragin die batez ere Europako zenbait eskualdetako ekoizleei, baita Euskal Herrikoei ere.
Espainiako Estatuko nekazari eta abeltzain elkarteen federazioak, COAGek, tranpatzat jo du Batzordearen neurria. “Ezkutuko plan bat da, ustiategiak itxi daitezen eta ekoizpena deslokalizatu dadin, Europa erdi eta iparraldeko ekoizleen mesedetan. EHNE-Bizkaiako Andoni Garciak azaldu digu COAGen ikuspuntua:
Artikulo osoa: IKUSI HEMEN