Antzinako tomatearen III. azoka [Iruñea]

PRENTSA OHARRA

Karteldun karpeta eta tomatea ekoizten duten parte-hartzaileak gonbidatuta


ANTZINAKO TOMATEAREN III. AZOKA [prentsa oharra]

Slow Food Pamplona/Iruña, Landare Kontsumitzaileen Elkartea, Gasterea Elkarte Gastronomikoa, Gazteluleku Elkartea eta Nafarroko Hazien Sareak antolatuta “antzinako Tomatearen III. Feria” ospatuko da irailaren 8, 9, eta 10ean Iruñean.
Antzinako tomate mota desberdinak ezagutu eta dastatu ahal izango dira, hala nola: De Kilo, Feo de Tudela, Morado Tardío, Corazón de Fitero, Negro Crímea, Baztan eta abar.

Irailaren 8an antzinako tomateen eta antzinako tomatez egindako zopa hotzen dastaketa egingo da, Descalzos Igogailua eraikinean, Iruñeko Descalzos kaleko 56. zenbakiaren bigarren solairuan. Nahi duen orok izena eman ahalko du. Ostirala 9an antzinako tomateen herri dastaketa egingo da Sarrigureneko baratzetan. Azkenik, Antzinato Tomatearen III.

Feriari amaiera emateko Iruñeko San Nicolas plazan zenbait ekintza ekintza eta jarduera burutuko dira larunbat goizean, 11:00etatik aurrera eta 14:00ak arte. Horren tartean, Antzinako Tomate ekologikoaren III. txapelketa ospatuko da eta zopa hotzen I. txapelketa.k helburu bikoitza du.

Batetik antzinako tomateen barietate desberdinak ezagutzera ematea eta bestetik jakitera eman gaur egun kontsumitzen ditugun tomateak hautespen genetikoa eta bestelako laborantza tekniken ondorio direla. Hori dela eta normalean kontsumitzen ditugun tomateek ez dute zapore, kolore eta ezaugarri berdinak. Antzinako tomateen barietate desberdinen alde egitea nekazari txiki askoren lana ikustarazi eta aitortzea suposatzen du. Euren lanarekin tomateari lotutako ezagutza babestu, biodibertsitatea sustatu eta kalitate organoleptiko handiko tomateak lortzea ahalbidetzen dute.

Kolaboratzen dute: CPAENNNPEK, Alimentos Artesanos de Navarra, Ayuntamiento de Pamplona y INTIA-Reyno Gourmet.

Informazio gehiago behar izatekotan, jarri harremanetan Slow Food Iruñarekin:
slowfoodpamplonairuna@gmail.com email helbideetara idatziz eta baita 636877919 telefono zenbakian ere.