Gites-IPES oharra [Ver aquí:
"Zer jan, eta nola erosi? Elikadura Burujabetza Helburu "izenburupean jardunaldiak antolatu ditugu LABORErekin batera, eta ARGIA zein URIOLAren laguntzaz, urriaren 24tik 27ra, bi datak barne, Bilboko auzo ezberdinetan garatuko dena. Ekimen honen bidez, elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzeko eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabide izan nahiko genuke.
Idioma: Euskara
Egungo testuinguruan, elikadura burujabetza Euskal Herrian, eta Bilbon zehatzago, gogoetarako marko bat eskaintzea dugu xede: gaurko nekazaritza industriala jasangarria da? Iraungarria da? Elikadura negozio bihurtzeak nora garamatza? Alternatibarik badago? Teorian sakontzeko, eta baita praktikaren bitartez erantzun posibleak atera nahiko genituzke, aurkezturiko mahai-inguru hauekin.
Gaiak gaurkotasuna eta garrantzia badu, hori agerikoa da. Hainbat norbanako eta eragile murgilduak daudela ikustea baino ez dago horretaz jabetzeko. Gure partetik, elikadura burujabetzaren inguruko ezagupena zabaltzeko eta eztabaida sustatzeko ekimena garatzeko baliabide izan nahiko genuke ekimen honen bidez.
Urriaren 24an (astelehena), 19:00retan, Bilboko Kafe Antzokian. Izenburua: "Elikadura negozioa ala denon eskubidea?” .
Urriaren 25ean (asteartea), 19:00retan, Karmelon-Santutxu. Izenburua: “Alternatibak eraikitzea posiblea da?”
Urriaren 26an (asteazkena), 19:00retan, Deustuko Gazte Lokalean. Izenburua: “Burujabetza ekonomikoa, soberania politikoaren oinarri”.
Urriaren 27an (osteguna), 19:00retan, Ekoetxean -Pelota kalea 5- (Zazpi Kaleak). Izenburua: “Urratsez urrats, Euskal Herria elikadura burujabetzaren bidean”.
Bukaera emateko produktuen dastaketa: ardoa, gazta, produktu ekologikoak borondatearen truke...