XXXIII Artzai Gazta Txapelketa – Idiazabal

Artzai Gazta Txapelketa

Lehiaketarekin batera, Idiazabal Baserrikoa artzain-gaztaren erakusketaz eta salmentaz gozatu ahal izango da Idiazabalen, baita bertako produktuaz, fruta eta barazkiez, ganadu eta makineria zaharraren eta egungoaren erakusketaz, herri kirolez eta trikitilariez ere.

Jakina, ez da faltako artaldea herriko erdigunetik pasatzea gazta egiteko erakustaldi batekin batera.

Era berean, bertaratzen diren guztiek sagardoa, txakolina eta artzain-gazta dastatzeko aukera izango dute.