Etxalde Nekazaritza Iraunkorra Altsasuko gazteekin
Datorren astean hasiko da Altsasuko gazteen aurkako epaiketa, eta, horren harira, mobilizazioak egiten ari dira Euskal Herrian zehar.
Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik ere, terrorismotzat jotako gertakarien kalifikazioari, 375 urte batzen dituzten 12 eta 62 espetxe zigorren eskaerari eta duela 16 hilabete presoaldi prebentiboan dauden hiru gazteen egoerari gure errefusa adierazten diogu.
Honela, kasu hau salatzeko egingo diren mobilizazio ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituegu.