HERRITARREI ETA BASERRITARREI ZUZENDUTAKO NPB BAT
Gaur, Europako La Via Campesinako Koordinakundeak (ECVC) antolatuta Europako NPB laguntzen inguruko jardunaldia burutuko da.
Jardunaldi hauetan EHNE Bizkaitik eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik Alazne Intxauspe, Alberto Llona eta Andoni Garcia egongo dira. Euskal nekazarien beharrizanak eramango dituzte bertara. Aldi berean, martxoaren 16an Andoainen aurkeztutako Etxalde Nekazaritza Iraunkorreko dokumentua ere aurkeztuko dute Belgikako hiriburuan, Euskal Herritik ditugun Nekazaritza Politika Bateratuen laguntzen inguruko eskaera eta irakurketak Europara helaraziz. Sektorearen biziraupena eta generazio erreleboa bermatzeko ezin besteko ikusten ditugun aldaketak eta argibideak proposatuz.
Badago aukera jardunaldiak zuzenean jarraitzeko ondorengo esteka jarraituz:
Etxaldeko dokumentua:
Programa:
Gazte alorreko dokumentua:
Dokumentu orokorra: