Esne sektoreak ez du horrelako makro uztiategirik behar

Pasa den astearen bukaeran jakitera eman zen Soriako makro ustiategi industrialak Castilla-Leongo administrazioari eginiko eskaera, non proiektua handitzea zen xedea. Tamaina gabeko handitze honetan 23.520 bururarte igotzen dute esne ustiategi honetako behien kopurua. Eguneko 24 ordu izango dituzte jezten, urtean 179.000 tona esne lortu arte eta nola ez, 368.000 tona purin sortuz. (irakurri albistea osorik erderaz)

Inolako zalantza gabe esne sektorearen egoera kaltetuko duen zentzugabeko proiektua da, bai Euskal Herri mailan, estatu mailan, Europan… eragina izango duena. Esne sektore industrialak soilik bultzatutako proiektu baten aurrean gaude, bere helburu bakarra beraien onura ekonomikoa izanik. Alde batera utziz behien bizi kalitatea, elikagaien kalitatea, langileen lan baldintzak, purin kopuru handiek eragiten dituzten kalteak eta nola ez, modu jasangarri batean esne sektorean lanean dihardutenen bizi kalitatea.

Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimendutik, martxoan argitaratutako gure dokumentuan azaltzen genituen jada honelako proiektuek eragiten dituzten kalteak, baita proiektu zehatz honenak ere:

” Industria da erabakitzen ari dena, zenbat ekoizten den, ze preziotan,  zein kalitate neurritan eta non ekoizten den biltze sistemaren arabera. Egoera honen adibide esanguratsu bat Nafarroan ematen ari da Danoneren eskutik. Hasieran Baztango esplotazio batzuetako esnea hartzeari uzten dio, gerora gaur egun biltzen dituen esplotazioei ikaragarrizko igoera eskatuz (esaterako, gaur egun 500 behiz hornitutako esplotazioetan beraien tamaina bikoizteko proiektuak aurkezten ditu, 1.000 behi).

Sektorea esplotazio industrial  gutxiagoko etorkizun batera bideratzen dute, geratzen direnak tamaina handikoak izanik, garapen orekatu batetako ikuspuntutik bidera ezina. Kontzentrazio prozesua berria ez bada,  bai ordea deslokalizazioarena. Joera hau maila lolakean pairatzen ari gara lehen esan bezala, baina baditu ere beste eskala bateko bertsioak. Eta berriro diogu, jada Euskal Herrian ematen ari da, bertan aurkitzen baita Estatu mailako behi industria handiena, Caparrosoko 4.000 behi dituen esplotazioa. Eta bertatik kilometro gutxitara, Sorian 20.000 behiko beste esplotazio bat jartzeko proiektua dago, hau ere Caparrosoko talde berdinak bultzatua.

Negozio proiektu hauek esku lan merkea, ekoizpen funtzio gabeko landa eremua (zimaurra eta garnua botatzeko soilik) eta administrazioaren konplizitatea behar dute. Beharrezkoa da beraz gure administrazioen aldetik konpromiso zorrotz bat, honelako proiektuak eman ez daitezen” (irakurri dokumentua osorik)

 

Mundu mailan esne sektorean ematen ari den problematika agerian azaltzen da bideo honetan