Etxaldek Maravillas gaztetxeari buruz
“Aldaketaren Gobernua” izena erabiltzeko jarrera aldaketa bat egotea beharrezkoa da. Azken astean Geroa Bai koalizioak elkarrizketarako borondatea duela hainbat alditan adierazi du, baina hitzetatik ekintzetara dagoen aldea berriz ere agerian geratu da gaur Iruñean.
Etxalde Nekazaritza Iraunkorra mugimenduak desalojo honen aurrean gure haserrea eta ezadostasuna adierazi nahi dugu. Indar polizialaren eskutik, bortizki eta iluntasunaren babesean sartu dira herri mugimenduak babestutako Maravillas gaztetxea desalojatzera. Honelako ekintzek Nafar Gobernuaren “elkarrizketa borondatea” agerian uzten dute. Hau ez da elkarrizketaren bidea, hau ez da aldaketaren gobernua!
Gure babesa eta elkartasuna Maravillas Gaztetxeari, zaurituei, identifikatuei eta herri mugimenduan eta benetako aldaketaren alde lanean dihardutenei!