Nekazaritzako prozesu ekologikoak garatzeko komunikazio- eta merkaturatze-estrategia eta -tresna berriei buruzko tailerra

Ikuspegi alternatibo eta eraldatzaile batetik, sare sozialek eta teknologia berriek gure proiektu agroekologikoen garapenean eta sozializazioan eta, batez ere, gure elikagaien banaketan eta merkaturatzean izan dezaketen paperaz hitz egingo dugu. sare sozialak, web orrien diseinua, marketin digitala, social media, online plataformak. Zer diren eta nola lagun diezaguketen gure zirkuitu laburrak eta kontsumitzaileekiko harremana hobetzen.

 

Eguna/Día:               Abenduaren 13an, asteartea

Ordua/hora:             18:00etatik 20:00etara

Lekua/Lugar:           Ehne-Bizkaia Bulegoa, Abadiñon (Murueta 6)

Apuntatzeko:           unai@ehnebizkaia.eus edo 636 451 572

 


Edukiak:

  1. Gure proiektuak gizarteratzeko eremu digitalaren erabilerari buruzko datuak
  2. Eremu digitalen aurkezpena
  3. Merkaturatzeko aukeren errepasoa
  4. Merkaturatzearen adibide zehatzak
  5. Online salmenta baten barne-funtzionamendua eta jarduera