Supermerkaturik onena, auzolanean oinarritutakoa
Erosketa kolektiboen eta ekoizpen komunalen bitartez, kontsumo eredua eraldatu nahi du Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak. Supermerkaturik gabeko hamabostaldia egiten ari dira, eredu horri buruz hausnartzeko eta alternatiba elkarri laguntzea dela erakusteko. [berria] Erronka bota du Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak: hamabost egunez supermerkatura ez joatea, hilaren 17tik 30era. Bitartean, alternatiba gisa, euren biltegia ireki diote jendeari, edonork erosi ahal izateko sareko kideek ekoitzitako eta elkarren artean erositako produktuak, sareko kide izan zein ez. Hain zuzen ere, ekintza horren bidez, agerian utzi nahi dituzte supermerkatuen eta korporazio handien salerosketen atzean dauden logikak. «Asko dugu hausnartzeko: zelan, non eta zer kontsumitzen dugun, eta zer dakarren…
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 20. urteurrena ospatuko du apirilaren 5ean Heletan
Aurten, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 20 urte betetzen ditu eta ospakizun berezia antolatu du udaberri hastapen honetan, Heletan. Apirilaren 5ean, larunbatean, publiko zabala urtebetetze besta batean parte hartzera gomitatu du, programa aberats bat elgarrekin partekatzeko. [erran.eus] Hasteko Eiheraldia etxaldera bisita Apirilaren 5eko bestaren zati nagusia Agerraldi gelan iraganen bada ere, eguna etxalde bisita batekin abiatzea proposatu dute. Honela, larunbatean 10:30ean, Ugo Arbelbide laborari heletarrak bere etxaldearen ateak idekiko ditu. Familiako etxaldean plantatua, Ugok aitaren segida hartu zuen 2019an. Behi gorri hazkuntza alharen bidez eta belar bazkarekin kudeatzen du. Etxaldeko belarra alha aldizkatzeari esker balorizatzen du adibidez. Azken urte hauetan hesi…
Kanadako Nekazarien Batasunak elikadura burujabetza indartzea eskatu du muga-zergei erantzuteko
Kanadako Nekazarien Batasun Nazionalak (NFU, ingelesezko sigletan) erresilientzia eta elikadura-subiranotasuna indartzeko deia egin die gobernu federalei eta probintzialei, Trump presidenteak ezarritako muga-zergei eta Kanadako gobernuak AEBko produktu hautatuen gainean jarritako errepresalia-muga-zergei erantzuteko. [La Vía Campesina] “Kanadarrek gure gaitasuna garatuz behar ditugun elikagaiak eskura izan behar dituzte etxean. Nekazariek ziur egon behar dute beren eragiketak ziurgabetasun ekonomikotik babestuta egongo direla. Trump presidentearen estrategia disruptiboak eta arauekiko errespetu faltak esan nahi du ezin dugula uste merkataritza akordioak fidagarriak direnik. Kanadarrentzat elikadura-burujabetza eskatzean, botere komunitarioa eraikitzeaz ari gara, pertsonentzat eta planetarentzat funtzionatuko duen elikadura-sistema bat bultzatzeko. Kanadako erakundeek egonkortasuna eta segurtasuna eman behar…
Baserriaren etorkizuna bermatzeko oinarriak jarri dituzte Bizkaian
Bizkaiko Foru Aldundiak baserritarren errentagarritasuna eta lan-baldintzak hobetzeko “Suspertze plana” jarri du abian. Sektoreko eragileek, besteak beste EHNE Bizkaia, partehartze aktiboa izan dute egitasmoaren garapenean eta etorkizunera begirako lehen urratsa dela nabarmendu dute. [naiz:] Euskal Herriko nekazari eta abeltzainentzat oso korapilotsuak izan dira azken urteak, are gehiago Ukrainiako gatazka piztu zenetik. Lehengaien eta energiaren prezioek gora egin dute nazioarteko merkatuetan eta baserritarren errentagarritasuna jaisten joan da. Azken hamarkadan, esaterako, ustiategien %31 galdu da EAEn eta gaur egun ez dira 12.000ra iristen. Gainera, baserritarren %75ak 55 urte baino gehiago ditu eta belaunaldi arteko erreleboa ez dago bermatuta. Egoera horrek hainbat protesta…
Peru Aranburu: «Errigoraren kanpainek eragin positiboa daukate Nafarroako ekoizpenean»
Errigorak beste kanpaina bat hasi du, eta aurten kontsumo arduratsuan jarri dute arreta. Martxoaren 26ra arte egin daiteke eskaera, eta apirilean hasiko dira saskiak banatzen. [berria] Beste modura, denona da onura lelo hartuta abiatu du aurtengo kanpaina Errigorak. Kontsumo arduratsuan jarri dute arreta aurten; izan ere, Peru Aranburu (Lekeitio, Bizkaia, 1978) Errigorako kidearen ustez, «espekulazioaren ondorioz» elikagaien munduan aldaketa asko gertatzen ari dira azkenaldian. Martxoaren 26ra arte egin daiteke eskaera, eta Aranburuk nabarmendu du eskaera asko izateak ematen diola benetako indarra eta oinarria ekimenari. Aurtengo kanpainan kontsumo arduratsuan jarri duzue arreta. Zergatik? Hamar urte baino gehiago daramatzagu kanpainak egiten, eta…
Ekotopaketak ekimenaren bigarren edizioa martxoaren 28an eta 29an egingo da Arrasaten
Jauzi Ekosozialak elkarteak Ekotopaketak ekimenaren bigarren edizioa antolatu du martxoaren 28an eta 29an Arrasaten, “Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko” lelopean. Gotzone Sestorain baserritar eta feministak hartuko du parte Etxalderen ordezkari gisa. 2022an Euskal Herriko lehenengo Ekotopaketak egin ziren Sastraka Gaztetxean. Bertan, hainbat kolektibo eta norbanako bildu ziren Euskal Herrian ekologismo berriaren tresna bat sortzeko helburuarekin. Hemen sortu zen Jauzi Ekosoziala. Topaketa hauek kolektibo ekologista berri bat sortzeko balio izan zuten, Euskal Herriko beste mugimendu batzuekin sareak sortuz. Hilabete honetan egingo diren topaketekin, antolatzaileek “ekologismo berria hedatzen jarraitu nahi dute eta, horrela, aldaketarako bidean aurrera egin”, izan ere, “topaguneek garrantzi handia dute…
Israelen «genozidioaren aldeko hautuaren» aurka manifestazio nazionala, larunbatean Donostian
Etxaldek bat egin du larunbat honetan Donostian Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko egingo den mobilizazioarekin. Su-etenaren hautsita Israelen erasoek 400 pertsona baino gehiago hil dituztenez, Gernika Palestinak «ezinbestekotzat» jotzen du euskal gizartearen erantzuna. [naiz:] Bi hilabeteko su-etenaren ondoren Israelek hautsi eta berriz eraso egin die palestinarrei, Gaza bonbardatuta, 400 hildako baino gehiago eraginez. Horren aurrean, Gernika-Palestina ekimenak mobilizazio nazionala deitu du larunbaterako, hilak 22, Donostian. Ohar batean adierazi duenez, «itxaropenez» bizi izan dituzte su-etena iraun duen azken bi hilabeteak. Hala ere, Israelek «Trumpen babesarekin eta nazioarteko komunitatearen isiltasunarekin» su-etenari jarraipenik eman ez diola deitoratu du. «Beste behin ere, genozidioaren aldeko hautua…
Sindikatuek eta Etxaldek istripuen «azpierregistroa» salatu dute Nafarroako Parlamentuan
LAB, ESK, Steilas, EHNE, Etxalde, Hiru eta CGT-LKN sindikatuek Nafarroako 2024ko lan-ezbeharrei buruzko txostena eraman dute Nafarroako Parlamentura. Azpimarratzen da ez direla erregistratzen gertatutako 24.000 istripuetako asko. [naiz:] Prebentzio-neurriak ez betetzea, lan-prekarietatea edo enpresak markatzen dituen denboren ondoriozko estresa daude, hein handi batean, iaz Nafarroan ofizialki erregistratutako 24.000 lan-istripu traumatikoen atzean, eta datu horiekin ez datoz bat sindikatuak. LAB, ESK, Steilas, EHNE, Etxalde, Hiru eta CGT-LKN sindikatuetako ordezkari sinikalek Nafarroako 2024ko ezbehar-tasari buruzko txostena aurkeztu dute astearte honetan Foru Parlamentuan, eta mutualitateen lana argi eta garbi kritikatuz egin dute. Datu ofizialek erakusten dutenez, iaz 22 istripu izan ziren Nafarroan (sindikatuek…
Beste bi langile hil dira lan-istripuz Hego Euskal Herrian
Bi langile hil dira azken bi egunetan Arratzun (Bizkaia) eta Buñuelen (Nafarroa) izandako lan-istripuetan. Dagoeneko 15 dira aurten Hego Euskal Herrian lan-istripuz hil diren langileak. Astelehenean langile bat hil da Arratzun (Bizkaia), aire zabalean lanean ari zen goi-tentsioko linea baten deskarga baten ondorioz. Langilea saski jasotzaile batean igota zegoen, baserri bateko teilatuan lanak egiteko, lanean ari zen ekipoaren deskarga bat jaso duenean. 61 urteko portugaldarrak Amuriza Cubiertas y Rehabilitaciones SL enpresan ari zen lanean, eta Loiola auzoko baserri bateko teilatura materialak igotzen ari zela, garabiak goi-tentsioko linea bat ukitu du eta elektrokutatu egin da, ELAk eta CCOOk azaldu dutenez. LABek…
Nola eragingo die AEBen eta Europaren arteko norgehiagokak Euskal Herriko produktuei?
Europako Batzordeak 26.000 milioi euroren inportazioak zergapetuko ditu apirilaren 1etik aurrera, Donald Trumpek altzairuari eta aluminioari ezarritako muga-zergei erantzunez. Enbido-komertzialek jarraitzen badute, Euskal Herrian lehen sektoreak nozituko du gehien norgehiagoka hori. [Bizi baratzea] Asteazken gauerdian sartu da indarrean AEBek Europar Batasuneko aluminio eta altzairuari ezarritako %25ko muga-zerga, eta erabaki “justifikaezin” horri erantzunez, Europako Batzordeak iragarri du 26.000 milioi euroren balioa duten AEBetako inportazioak zergapetuko dituela, beste hainbeste. Apirilaren 1etik aurrera, lehendik ere zergapetu izan dituzten luxuzko hainbat produkturi eragingo die Bruselak harturiko neurriak, eta apirilaren 13tik aurrera, berriz, produktu arrunt gehiagori, hala nola, etxetresna elektrikoei, larruzko artikuluei eta oinarrizko zenbait…