Etxaldek bat egiten du larunbateko manifestazioarekin

Etxaldetik bat egiten dugu eta dei egiten diogu sektoreari larunbatean euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestaziora joateko, "Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude, giza eskubideak, konponbidea, bakea" lelopean.

Bat gatoz euskal preso politikoen eskubideei dagokienez urrats handiak emateko beharrarekin, eta berriro diogu presaz jokatu behar dela gaixo dauden presoen kasuetan. Horregatik, larunbat honetan, urtarrilak 13, Bilboko kaleak beteko ditugu.

Euskal Herria, 2018ko urtarrilaren 8an