ECVCk “People4Soil” koalizioa babestu du

Lurra baliabide baliotsua da, planeta elikatzea ahalbidetzen duena, baina gaur egun industriaren, nekazaritzako gehiegizko ustiapenaren, pestiziden eta biodibertsitatearen galeraren etengabeko mehatxupean bizi da.

Garrantzi handia duen arren, oraindik ez dago lurra babesten duen Europako legerik.

Babestea funtsezkoa da pertsonak, landareak eta animaliak babesteko. Azken finean, bizimodu guztiak lurraren egoeraren araberakoak dira. Bera gabe, ez dago etorkizunik.

Europar Batasunari lurra zementutik, kutsaduratik eta multinazionalen eta nazioen interes espekulatiboetatik babesteko eskatzen diogu. Babestu lurra. Sinatu orain herritarren ekimena!

https://www.people4soil.eu/es

[ECVC aldizkariaren informazio bat da, 2017ko uztaila]