VIII Azoka Nekazaritza Ekologikoa, irailaren 15etik 17ra Noainen

Irailaren 15, 16 eta 17an ospatuko da Nafarroa Ekologikoko VII. Azoka, Nafarroako elikagai ekologikoen azokarik handiena. Ekoizle ekologikoen merkatua, gastronomia, tailerrak, hitzaldiak eta abar 25.000 metro koadroko Zentzumenen Parkea bezalako ingurune enblematiko batean.

Hainbat gune egongo dira: merkatuan sektore ekologikoko hainbat enpresa eta ekoizlek parte hartuko dute; gune gastronomikoan janari eta edari ekologikoa dastatu eta jan ahal izango da Geltokiren eskutik; iaz bezala, larunbatean bertako animaliak eta arrazak erakusteko gune bat egongo da, eta asteburu osoan jolasgunea izango du haurrentzako gune bat ere bai.

Gainera, Zentzumenen Parkera bisita gidatuak, jakien dastatzeak, musika-emanaldiak eta antzerki-dinamizazioa antolatu dira.

https://www.navarraecologica.org/eu/azokak/nafarroako-azoka-ekologikoa

VIII Feria Navarra Ecológica en Noain