Liburua: “Lur gainean, itzal azpian. Emakume nekazariak eta parte hartzea” (Leire Milikua Larramendi)

Lur gainean, itzal azpian. Emakume nekazariak eta parte hartzea. Leire Milikua Larramendi
Leire Milikua Larramendi

Leire Milikua Larramendi arkitektoa da Euskal Herriko Unibertsitatean graduatu ondoren eta unibertsitate espezialista Agroekologian (UEU-EHU) eta Genero Berdintasunean (Universidad Europea Miguel de Cervantes). Freelance bezala dabil lurraldearen eta biztanle/komunitateen arteko loturak berrezartzeko planak diseinatu, prozesuak eraiki eta horiek dinamizatzen. Bere ikerketa-lerro nagusiak agroekologia, elikadura-sistemak, landa-eremua, herritarren parte hartzea eta generoa dira.

2022, saiakera

Susa Literatura

120 orrialde

Editorea: Jule Goikoetxea

Bai, horiek guztiak behar dira existitzeko, ikusiak izateko, eta, hala, eragin ahal izateko. Alabaina, hori da patriarkatuaren ezaugarrietako bat, emakumeen gaineko itzala. Eta hori da zeharkatzen gaituen sistema.

Liburu honetan emakume nekazarien parte hartzearen egoera gerturatzea da asmoa: batetik, erakusteko emakumeek sistema patriarkaleko edozein arlo eta eremutan dituzten egiturazko ezaugarriak partekatzen dituztela; eta, bestetik, ikusarazteko nola landatar eta nekazari izaerak zapalkuntza-geruza gehigarriak dakarzkien testuinguru urbanozentrista eta kapitalistan.

Aurkibidea

HITZAURREA Josebe Blanco Alvarez

SARRERA

1. LUR GAINEAN

1.1. Landa-eremua

1.1.1. Landa-eremuko emakumeak

1.1.2. Nekazaritzaren funtzioak, labur

2. ITZAL AZPIAN

2.1. Emakume nekazarien parte hartzea

2.2. Titulartasuna bazkidetzako atea.Bazkidetza, ordezkaritzako giltza

2.3. Emakume Nekazarien Estatutua (ene)

2.4. Hesiak

Parte hartzea, adina eta generoa

Elkarteak eta erabakiguneak

Erresistentziak, oztopoak

Barrura begira

Botanika eta dekorazioa

2.5. (Er)aldaketa?

3. MUGIMENDUAN

3.1. Airea dantzan, han eta hemen

3.2. Elkarrekin hobeto, beti

4. ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK