Elikaldia, elikadura burujabetza eta iraunkortasuna sustatzeko ekimena

Elikaldia. Promover la soberanía alimentaria y la sostenibilidad

Elikadura burujabetza eta jasangarritasuna ardatz dituen esperientzia pilotua da. Bilbo Zaharra eta Zazpi kaleetako bizilagunen kontsumo ohiturak aztertu eta eraldatzeko auzolan dinamika hain zuzen ere.

Norbanako eta eragile ezberdinekin elkarlanean jan eta edaten ditugun produktuek eta, hain zuzen ere haien ekoizteko eta banatzeko moduak, gure ingurumenean, gizartean eta ekonomian duten eragin positibo eta negatiboei buruz hausnarketa eragin eta batez ere praktika onak sustatu nahi ditugu.

Urriaren 16a elikaduraren nazioarteko eguna (FAO) eta elikadura burujabetzaren aldeko ekintza eguna (VIA CAMPESINA) da. Hori dela eta aste horretan hainbat jarduera antolatu ditugu aipatutako bidean. Gainera, egun horietan bereziki kontsumo talde, saltoki txiki eta tabernetan gertuko eta sasoiko produktuak ezagutu eta kontsumitzera bultzatuko dugu.

Parte hartzeko hiru modu ezberdinetan egin daiteke: ELIKALAGUNAK izango dira protagonista nagusiak, izan ere, ekintza ezberdinetan parte hartzeaz gain ELIKAGUNEEK eskaintzen dituzten ELIKAPRODUKTUAK identifikatu eta eskuratzeko aukera izango dute.

Esperientzia honen hastapenean hainbat eragile ditugu: Dinamizazio lanetan batez ere Kidekoop eta Bizilur aipatu behar dira. Horrez gain modu batean edo bestean laguntzaileak izan diren auzo mailako 10 eragile sozial baino gehiago daude. Eta azkenik, ekimenaren zatitxo bat diruz babestu duen Bizkaiko Foru Aldundia aipatu beharra dugu.

EGITARAUA

Urriak 16, astelehena

10:00 · Elikaldiaren aurkezpen publikoa – La Bolsan.
17:00 · Elikazozketako irabazleak argitaratzea – Telegram kanalean

Urriak 17, asteartea

16:00 · Eskola tailerrak Atxuri eta Mujikan

Urriak 18, asteazkena

09:30 · Harrrera eta hasierako ekitaldia
10:00 · Hausnarketarako oinarriak ezartzen: testuingurua
10:30 · Mahai-ingurua: Baserritarrak Herria elikatzearen erronkaren aurrean
12:00 · Atsedena
12:30 · Elikadura Burujabetzaren aldeko Politika publikoak
16:00 · Esperientzien mahaia
17:30 · Ondorioak
18:00 · Bukaerako ekitaldia

Urriak 19, osteguna

17:50 · Elikaderiba: Kidekoopetik

Nola funtzionatzen du elikadura-sistemak? Zer alternatiba ditugu praktiketatik elikadura-burujabetzarantz joateko? Deriba ibilaldi kolektibo gidatua da, elkarrekin hausnartzeko bidea, ez bakarrik burutik, baita espazioetan ibiliz eta okupatuz ere.

Urriak 20, ostirala

18:30 · Bertso dastaketa 3€ – Plaza mugatuak. Kalderapekon.

Peru Irastortza, Asier Alcedo eta Maite Sarasola bertsolariak + Ibon Ajuria gaiak sukaldatzen.

Urriak 21, larunbata

20:00 · AMAIERA JAIA BIRA kulturgunean:

Kontzertuak: Veneno inmortal + Lova Lois
Elikapintxoaren I.txapelketako sari banaketa