Guztira, Bizkaiko 2.732 baserritarrek jasoko dute azaroaren erdialdean Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) laguntzen aurrerakina. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek kudeatzen dituzte laguntza horiek.
Ekonomiaren Garapen Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, aurrerakina honako hau izango da: iraunkortasunerako errentaren oinarrizko laguntzaren % 70, birbanaketa-ordainketaren % 70, eta behi-esneari lotutako laguntzaren % 70, dagozkion kontrolak gainditu dituzten onuradunentzat.
Gainerako ordainketa kontrol guztiak eta eskubideen lagapenak itxi ondoren egingo da, urtarrilean ziurrenik. Lehen zutabeko aurrerakinei lotuta ez dauden ordainketak 2024ko lehen seihilekoan ordainduko dira.
EAEn, 7.200 abeltzain eta nekazari baino gehiagok jasoko dituzte laguntza horiek, 3.100ek Gipuzkoan, 2.732k Bizkaian eta 1.600ek Araban.
NPBren laguntza guztiak NBEF Europako funtsaren (Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa) kontura finantzatzen dira.
[Irudia: Visit Urdaibai]