“Deriba feminista” euripean Bilbon

Atzo egin zen Bilbon "deriba feminista", Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatutako ibilaldi kolektiboa, azaroaren 30eko greba feminista orokorrari begira. Ekimenean Etxaldeko Emakumeek parte hartu zuten, beste emakume talde askorekin batera. Pentsiodunen Mugimenduak ere parte hartu zuen.

Aldarrikapen ibilaldia goizeko 10:30etan hasi zen Indautxu Plazan eta 8 geldialdiren ondoren, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu zen.

ELIKADURA BURUJABETZA

ATZERRITARTASUN-LEGEARI EZ

PENTSIO DUINAK

ZAINTZA SAREAK

ZAINTZA SISTEMA PUBLIKO BATEN ALDE

ZAINTZA DUIN ETA UNIBERTSALAK

BALDINTZA DUINAK LANGILEENTZAT

AZAROAK 30, DENAK GREBARA