Mundubat-ek “Kolonialismoa eta zigorgabetasuna Palestinan” hitzaldia (Azaroak 21 eta 22)

Mundubat - Colonialismo e impunidad en Palestina

Mundubatek, Palestinako eta nazioarteko gizarte zibileko hainbat erakunderekin lankidetzan, nazioarteko topagune bat proposatu du, Israelgo estatuak Palestinan egindako krimenen aurrean, salaketaz haratago igaro eta ekintza eraginkorrak abiarazteko asmoz.

#A4Palestine konferentzia azaroaren 21ean eta 22an ospatuko da Bilbon, proposamen argi eta gauzagarrien sorta bat sortzeko Israelen zigorgabetasun onartezinaren aurrean, zeinak, betikotzen jarraituz gero, nazioarteko komunitatea saihestu zitekeen genozidio baten konplize bihurtuko baitu.

#A4Palestine goi mailako konferentzia bat da, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa du. Bertan bilduko dira Palestinako gizarte zibileko erakunde garrantzitsuenetako ekintzaileak eta liderrak; nazioarteko zigor-zuzenbidean eta giza eskubideetan adituak; ordezkari politiko europarrak eta euskaldunak; eta, NBEren eta Nazioarteko Zigor Auzitegiaren aurrean, Palestinako lurraldean giza eskubideen egoerari buruzko ikerketa- eta jarraipen-prozesu garrantzitsuetan diharduten legelariak eta errelatore bereziak.

Inskripzioa honetara: #A4PConference: https://theotherjerusalem.org/a4pconference/

↓ Deskargatu Programa ↓