Presidentetzak proposatutako azken zirriborroa onartu dute herrialdeek. Adostutakoa lehen proposamena baino harago doa (erregaiok "murriztea" planteatzen zuen), baina ez du erregai fosilei azkena ematea proposatzen. Ekologistak Martxan taldeak gogor kritikatu du akordioa, eta "etsigarria, eskasa eta kolaz betea" dela esan du.
Testuak trantsizioari ekiteko deia egiten die estatuei, erregai fosiletatik aldentzeko, "modu ordenatu eta ekitatiboan, hamarkada kritiko honetan (2020-2030) ekintza bizkortuz, 2050ean zero emisio garbi lortzeko, zientziaren arabera". Ezarritakoaren arabera, berotegi-gasen isurketak %43 jaitsi beharko lirateke 2030erako, eta %60 2035erako, betiere 2019ko mailekin alderatuta. 2050erako, helburua zero emisio garbi egitea da.
Ekologistak Martxan taldearen ustez, azken testua "AEBen eta Saudi Arabiaren moduko petrolio-ekoizleen lagapena da, eta aurreko zirriborroen aipamen esplizituak blokeatu dituzte, erregai fosilei bidezko eta behin betiko amaiera azkarra emateko, ebidentzia zientifikoa alde batera utzita".
«Arrisku handia gizateria osoarentzat»
Bere ustez, "energia nuklearra, erregai" alternatiboak "edo karbonoa harrapatzea bezalako irtenbide faltsuak sartzeak arrisku handia dakar gizateria osoarentzat, eta enpresa handien interes eta irabazi beharrak lehenesteko atea irekitzen du, dagoeneko frogatuta dauden teknologietara (berriztagarrietara, esaterako) ahaleginak bideratu beharrean".
"Fosilen menpeko sistema kapitalista errotik aldatu gabe, egitura patriarkaletatik, nekolonialetatik eta estraktibistetatik urrun, ezinezkoa izango da klima-justizia lortzea", adierazi du erakunde ekologistak.