Apirilaren 9tik 12ra bitartean, Resilience for Dairy (R4D) proiektuan parte hartzen ari diren Europako 14 herrialdeak Euskadin bildu dira esnetarako behien sektorerako garapen jasangarriko teknika hobeak eta berritzaileagoak bilatzen jarraitzeko.
[Info eta argazkiak: lorra.eus]Proiektu hori –Europako funtsen bidez diruztatua– 2021eko urtarrilean abiarazi zen, Europan esnetarako behien sektorearen jasangarritasuna eta erresilientzia hobetzeko asmoaz. Hala, herrialde hauetako 18 erakunde parte hartzen ari dira proiektuan: Alemania, Belgika, Danimarka, Eslovenia, Finlandia, Frantzia, Hungaria, Irlanda, Ipar Irlanda, Italia, Lituania, Luxenburgo, Herbehereak eta Polonia.
Europako proiektu berrienetako bat da, eta horren helburua da esneki-abeltzaintzaren gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-garapenari laguntzea, abeltzainen, ikertzaileen eta eragile garrantzitsuenen arteko harremana sendotuz, ezagutza hartu-emanaren bidez konponbide hobeak sortzeko.
Hala, partaideak elkarrekin lan egiten ari dira esneki-abeletxeen negozio-estrategiak hobetzeko eta abeltzainen eta gizartearen arteko elkarrekintza positiboa sustatzeko. Hortaz, teknika eraginkorrenak eta berritzaileenak bilatzen ari dira animalien ongizatea hobetzeari, biodibertsitatea handitzeari, berotegi-efektuko gasen isurpenak murrizteari eta ingurumen-aztarna txikitzeari lotutako erronkak baretzeko.
Helburu horiek lortzeko, R4D hainbat mailatan lan egiten ari da: ustiategietan bertan konponbideak bilatzen eta aurrez aurreko prestakuntzak nahiz telematikoak ematen. Horrela, erakunde parte-hartzaileek Euskadira bidaiatu dute Lorra S. Coop. sozietate kooperatiboak Abere kudeaketa-zentroarekin eta Lursail sozietatearekin elkarlanean antolatu dituen jardunaldi batzuen barruan.
Bisitak
Hala, topaketa horren esparruan –Bilbao izango du base–, Euskadiko lehen sektoreko toki garrantzitsu batzuk bisitatuko dituzte:
Euskadiko lantaldeak proiektu haren helburuei egiten dien ekarpena, batez ere, Europako Erkidegoko sektorearen etorkizuneko konponbide batzuen adibide izan daitezkeen jardunbideetan oinarritzen da. Gainera, askotan, klimak, lurrik ezak eta orografiak baldintzatzen duten sektore baten ikuspegia ematen da; hala ere, azken urteetako asoziazionismo- eta teknifikazio-maila altuak indarra atera du zailtasun horietatik eta sektorea moderno, iraunkor eta, azken batean, oso garatu bihurtu da.
Helburuak
R4D proiektuak helburu hauek ditu:
Herrialde parte-hartzaile bakoitzean ustiapenen eta sektoreko eragileen sare bat dago (elkarteak, enpresak, ikertzaileak eta beste agente batzuk) informazioa trukatzeko hiru ezagutza-arlotan: erresilientzia ekonomikoa eta soziala, efizientzia teknikoa eta ingurumena. Helburua da abeltzainek proposatutako konponbideak gauza ditzaten bermatzea.
Proiektuaren hasieratik, bilerak, workshop-ak eta bidaiak egin dira (herrialde hauetako landa-inguruetara: Katalunia, Milan (Italia), Lille (Frantzia), Flandes (Belgika), Debrecen (Hungaria), Liubliana (Eslovenia)), ekoizpen ezberdinak, errealitateak eta egunerokotasunean gertatzen diren zailtasunei aurre egiteko moduak ezagutzeko, hots, sektorearen erresilientziaz jabetzeko. Horrekin, aurrerapausoak eman dira proposatutako eta aztertutako hainbat irtenbide praktikan jartzeko. Proiektuaren finantzatzailea: EBko #Horizonte2020 programa.