“Genozidioa STOP! Europa no seas cómplice” lelopean mobilizazio nazionaletarako deialdia egin dute datorren ekainaren 8rako (larunbata) arratsaldeko 17,30tan Bilbon eta Iruñan GERNIKA- PALESTINA eta YALA NAFARROAk elkarlanean.
[naiz:] [GernikaPalestina.eus]Manifestazio nazionalak deitu dituzte Gernika-Palestinak eta Yala Nafarroak ekainaren 8rako, Bilbon eta Iruñean, ‘Genozidioa Stop! Europa no seas cómplice’ lelopean. Europako Parlamentuko hauteskundeen bezperan mobilizatuko dira, hain zuzen ere, Europar Batasunari eskatzeko Palestinako genozidioaren aurkako jarrera irmoa agertu dezala.
Agerraldia egin dute Bilbon hainbat eragile eta elkartetako kideek: Gernika-Palestinako Jone Bilbao eta Ibon Meñika; Yala Nafarroako Dyna Kharrat, Eduardo Ibero eta Txemi Perez; Pentsionistak Martxaneko Ana Mezo; Maitane Azurmendi marrazkilaria; Bilgune Feministako Ainhoa Olaso; Lutxo Egia idazle eta kulturgilea; Gerrarik ez!-eko Javier Zulaika; EHUko Andrea de Vicente; Lide Hernando musikaria; LABeko Iratxe Delgado eta Amanda Verrone; Steilaseko Eneko Martin; EHNE Bizkaiako Unzalu Salterain; Mohamed Farajallah palestinarra; eta Ikamako Amaia Arbeo eta Uxue Iturriondok, besteak beste.
Bi mobilizazioak 17.30ean abiatuko dira, Bilbokoa udaletxetik Guggenheimera arte eta Iruñekoa Golem zinemetatik Antoniuttiraino. Manifestazioarekin bat egitera deitu dute, «gatazka honen aurrean posizioa ez hartzea posizioa hartzea baita».
Europako hauteskundeak
Europako Parlamentuko hauteskundeen bezpera aukeratu dute manifestazioak egiteko, Jone Bilbao eta Dyna Kharratek azaldu dutenez, «Europa konplizea izan ez dadin ozen oihukatu nahi dugulako». Horrela, Europar Batasunari eskatuko diote Israel behartu dezala genozidioa gelditzera eta NBEren ebazpenak zorrotz betetzera, bere esku dauden neurri ekonomiko zein komertzialak hartuz.
Bakea eta nazioarteko zuzenbide eraginkorraren beharra azpimarratu dute eta hausnarketarako deia egin diote jendarteari. Izan ere, adierazi dute horrela bakarrik lortu daitekeela su etena, desmilitarizazioa eta negoziazioa bermatzea, baita Palestinaren autodeterminazio eskubidearekiko errespetua zein Israelen inpunitatearekin bukatzea ere.
1. Egoera onartezina da.
Genozidioaren gogorrena eta inpunitatearen adierazpen gorena ikusten ari gara.
2. Zergatik ekainaren 8an?
3. Zein da gure gogoeta?
Azken horiek bat egiten dute mundu mailan Palestinako Estatua aintzatesten duten gainontzeko 140 estatuekin. Netanyahuk ordezkatzen duen inpunitatearen aurrean, estatu gehiagoren aldetik presio politikoa egitea aurrerapauso garrantzitsua izango da nazioarteko gorteko instantziek Israelgo estatuak garatzen duen garbiketa etnikoa juridikoki geldiaraztea lortzeko. Beraz, euskal jendartea eta oro har Europako jendartea Genozidioarekin bukatzeko mobilizatzera deitzeaz gain gogoetatzera deitzen dugu ere.
Inoiz ez gehiago Gernika bat, inoiz ez gehiago Palestina moduko genozidio bat. Inon ez gehiago Gernika bat eta Palestina moduko genozidio bat.