Desazkundeari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean urriaren 21etik 24ra

Nafarroako Energia Eraldatzen poligono berriztagarri handien aurkako koordinadorak trantsizio energetikoa birpentsatzeko hirugarren jardunaldien deialdia da. Topaketa horietan, energiaren arazoa eta gizarte egituraren desazkundearen beharrari buruz hausnartuko dute.

Crecer decreciendo - Lo que nadie cuenta

[Argia / Nafarroako Energia Eraldatzen]

Erregai fosilak ordezkatzeko premia larria dago jardunaldien antolatzaileen esanetan, baina energia berriztagarrien ezarpena motelegi doa, eta gainera, ingurumen eta gizarte inpaktu handiak eragiten ditu. Oraingo ordezkatze moldeak gabezia nabarmenak ditu, eta zalantzan jartzen dute beronen eraginkortasuna.

Diotenez, beharrezkoa da gizartearen energia kontsumoa eta materialen murrizketa martxan jartzea. Jardunaldietan kontsumo hauek murrizteko dauden “benetako aukerez” jardungo dute, eta horretarako ezar daitezkeen estrategiez ere bai. Beraz, desazkundearen teoriak egungo sistema ekonomikoa hobetzeko eskaintzen dituen aukerak aztertuko dituzte.

Jardunaldietan lau hitzaldi, tailer bat eta erakusketa bat ikusteko aukera izanen da. Urriaren 21etik 24ra bitartean egingo dira Iruñeko Kondestable-n (Alde Zaharrea, kale Nagusia 2) eta Plazara! (Kale Nagusia 31) aretoetan. Hemen egitarau zehatza:

Urriak 21, astelehena, 18:00etan Kondestablen:: Zer jango dugu gaur? Elikadura arazo gisa, eta elikadura etorkizun desiragarri baterako gako gisa. Hizlaria: Ivanka Puigdueta, Valentziako Univesitat Politeknikoko Nekazaritzako Elikagaien Zientzietan doktorea. Ondoren, Klima-aldaketa kontsumoaren ondorio gisa. Hizlaria: Julen Rekondo. Ingurumen dibulgatzailea eta Ingurumeneko Espainiako Sari Nazionala.

Urriak 22, asteartea, 18:00etatik aurrera, Kondestablen. Liburu aurkezpena: Decrecimiento: del qué al cómo. Propuestas para el Estado español. Egilea: Luis González Reyes. Zientzia Kimikoetan doktorea eta, besteak beste, Ekologistak Martxan taldeko kidea da. Ondoren, Desazkunderako proposamentak premiazko baikortasun batetik. Hizlaria: June San Millán García, zuzenbidean lizentziaduna eta REAS Nafarroako langilea.

Urriak 24, osteguna, 18:00etatik aurrera Plazara!-n Nafarroan dauden Desazkunderako aukerak aztertzeko tailerra, Sustrai Erakuntza fundazioko kideen eskutik. “Zer egin Desazkundearen aurrean? Datozen hamarkadetako Nafarroako gizartearentzako proposamen koadernoa” eztabaida-dokumentuan egindako proposamenetan sakonduko dute.

Halaber, Hamaika erakusketa urriaren 21etik 31ra izango da ikusgai, Plazara!-ko sarreran. Azaldu dutenez, “lur honetan bizi den edertasun infinituaren inbentarioa da eta diziplina anitzeko proiektu artistikoa”.