Greenpeaceko zortzi ekintzaile epaituko dituzte bihar Iruñean, Caparrosoko makrogranja salatzeagatik

Etzi, urriak 23, Greenpeaceko zortzi ekintzaile epaituko dituzte Iruñean, Valle de Odieta enpresak isuritako mila litro ur kutsatu itzultzeagatik, Nafarroako Makrogranjen aurkako Plataformak jakinarazi duenez.

Acción de Greenpeace contra la cacrogranja de Caparroso

[Ahotsa]

2021eko martxoan gertatu zen, Uraren Egunean. Greenpeaceko ekintzaileek nitratoz kutsatutako mila litro ur itzuli zizkioten Valle de Odieta enpresari. Ekintza baketsu horren bidez, abeltzaintza industrialak uretan duen eragin kutsatzailea salatu nahi zuten, "arriskuan jartzen baititu bai baliabide hidrikoen osasuna, bai baliabide horien mende dauden pertsonena", gogorarazi dute Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformatik. Plataforma hori ingurumen-arloko hainbat gizarte-erakundek eta elikadura-subiranotasunaren aldeko hainbat erakundek osatzen dute.

Aditzera emandako komunikatuan, auzipetuei babesa eta aintzatespena adierazi diete, "uraren defentsarekin eta pertsonen osasunarekin duten konpromisoagatik". Abeltzaintza-eredu horren kutsadura salatzea "betebeharra" dela esan dute.

Protesta baketsu horren bidez, Greenpeacek agerian utzi nahi zituen "enpresa horren jardunbide txarrak, eta anbizio handiko nitratoen legedia eskatu, Espainian dagoen uraren kutsadura-arazo larriarekin amaitzeko eta industria-abeltzaintza, arazoaren arrazoi nagusietako bat, lege-galga jartzeko".

Greenpeacek Caparrosoko makrogranjaren minden legez kanpoko isuri masiboek eragindako ingurumen-inpaktua salatu zuen. "Akuiferoetara eta ibaietara iristen diren isurketak", gogoratzen zuten. Egun hartan, ura atera zuten Aragoi ibaiaren Beheko Tarteetako Kontserbazio Bereziko Eremuan (Natura 2000 Sarearen azpiko gune babestuetako bat) dagoen putzu batetik, eta makrogranja horren putzu iragazgaitzera itzuli zituzten.

Bitartean, beste aktibista talde batek protesta egin zuen txabola txiki batzuen ondoan, non amengandik banandutako ehundaka txahal ia mugitu gabe gordetzen ziren.