20.000 pertsona baino gehiago kalera atera ziren urriaren 21eko Palestinaren aldeko deialdietan

20.000 pertsona baino gehiago kalera atera ziren urriaren 21eko deialdietan Gernika-Palestina Herri Ekimenak urriaren 21ean egindako deialdietan. 20.000 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten Bakea, Justizia eta Itxaropena aldarrikatuz.

Sindikatuak Palestina Bilbo urriak 21

[Gernika-Palestina]

Kopuru honi gehitu beharko litzaioke goizean zehar sindikatuek lau hiriburuetan eta Tuteran egin zituzten mobilizazioetan eta baita unibertsitatean eta hainbat ikastetxetan hezkuntza-komunitateak deitu zituen beste 140 hitzordutan parte hartu zuten beste 5.000 pertsona ere.

Gure lehen agerraldi publikotik urtebete pasa denean, tamalez, Palestinaren alde kalera ateratzeko beharrak bizirik dirau eta, zentzu horretan, salaketa ahalik eta eraginkorrena bihurtzeko ezinbestekoa den zeharkakotasuna aldarrikatzen jarraitzen du Gernika-Palestinak arlo guztietan, Palestinak denon beharra duelako, eta komunikabide batzuek ezarri nahi diguten isiltasun mantu gozoaren gainetik.

Ildo honetan, hurrengo azaroaren 16an Gernika-Palestinak «Palestinaren aldeko lege borroka» kongresua antolatuko du Bilbon Europako Demokraziaren eta Giza Eskubideen aldeko Legegileen Europako Elkartearen eskutik. Halaber, azaroaren 18an, Yala Nafarroarekin batera, jardunaldi batzuk egingo dira UPNAn.

204 hiri eta herri lekuko izan ziren

Guztira 204 hiri eta herri batu ziren Gernika-Palestina Herri Ekimenarendeialdira: 17 Araban (2.100 pertsona), 71 Bizkaian (7.200 pertsona), 45Gipuzkoan (6.900 pertsona) eta 70 Nafarroa garaian (4.150) eta Ziburu Lapurdin. Halaber, beste 5.000 batu ziren goizean zehar ELA, LAB, CCOO Euskadi eta CCOO Nafarroa, UGT Euskadi eta UGT Nafarroa, ESK, CGT LKN, STEILAS, Solidari, EHNE Nafarroa, HIRU sindikatuen eta Etxalde mugimenduaren deialdiari erantzunez eta hezkuntza-komunitateko eragilek antolatutako 140 bilkuretan.

Lehendabiziko mobilizazioa burutu genuenetik urtebete pasa da eta Ekialde Hurbiletik eta Palestinaren deuseztapenetik iritsitako albisteek ezintasunez eta kezkaz betetzen jarraitzen dute, gerra-eskaladare
dimentsioa kontuan hartuta, Israelen indarkeriak eta zigorgabetasunak ez baitauka mugarik.

Jardun gehiago

Horregatik gure jarduna ez da etengo. Batetik elkartasun aktiboa ekarpen ekonomiaren bitartez mantentzeaz gain (azken hilabeteotan banatu diren zapi solidarioen, esaterako, edota etorriko diren ekimen berrien bitartez).

Hurrengoak arlo juridikoa jorratuko du, Palestinako borroka juridikoak garrantzi berritua hartu baitu Nazioarteko Justizia Gortearen 2024ko kontsulta-iritziaren, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 2024ko irailaren 17k Ebazpenaren eta Nazioarteko Zigor Gorteak abian jarritako ikerketen ondorioz.

Horregatik azaroaren 16an «Palestinaren aldeko lege borroka» kongresua antolatuko da Bilbon, Europako Demokraziaren eta Giza Eskubideen aldeko Legegileen Europako Elkartearen eskutik. Parte-hartzaileei dagokienez, datozen egunotan berri gehiago eskainiko ditugu. Halaber, azaroaren 18an Yala Nafarroarekin batera, jardunaldi batzuk egingo dira UPNAn.