Argitaletxea: Argia
Generoa: Ensayo
ISBN: 978-84-09651-95-5
Hizkuntza: Euskera
Argitalpen data: 7 noviembre 2024
Horrialdeak: 204
Pisua: 754gr
Zuk zeuk egitearen ederra liburua norberak bere egunerokotasunean behar izaten dituen kosmetikoak egiteko gida teoriko-praktikoa da. Gorputzeko atalak garbitu eta zaintzeko oinarrizko informazioa jasotzen du, baina batez ere, kosmetiko eraginkorrak norbere etxean modu seguruan egiteko liburu praktikoa da.
Sendabelarretatik abiatuta egingo dugu lan baina gorputza eta lurra ez kutsatzeari eman zaio lehentasuna. Etxeko guztientzat kosmetika oinarrizko bat nola egin azaltzen da eta ongi egindako kosmetika segurua hautatzen jakiteko informazioa eta irizpideak ematen dira.
Liburu honen asmoa da sendabelarren erabilera kosmetikoa azaltzea eta arlo honetan sakontzea, kosmetika konbentzionalaren arriskuez ohartaraztea eta berau ordezkatzeko proposamenak egitea, izugarri kutsakorra den egungo eredutik bestelako eredu garbi eta osasungarri batetara trantsizioa egitea eta batez ere, sendabelarrak bidelagun ditugula ezagutza praktiko berri eta erakargarriak eskaintzea.