Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformaren elikadura-sistemaren alternatibei buruzko hausnarketa jardunaldia

Hainbat erakundek (Las 3 R, EHNE, Etxalde, Sustrai Erakuntza Fundazioa, Greenpeace, Lurra, REAS,...) osatutako Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformak gogoeta eta eztabaida jardunaldia antolatu du elikadura sistema globalizatuaren eta abeltzaintza industrialaren alternatibei buruz.

Makrogranjen aurkako Nafarroako Plataformak - martxoak 15

Nafarroan badira jada elikadura burujabetzaren irizpideekin lurraldeari lotutako abeltzaintza esperientziak. Jardunaldian, abeltzaintza industrialak gure lur eta uretan duen eragina aztertuko dugu labur-labur. Beste lurralde eta borroka batzuetara hurbilduko gara.Eta bukatzeko, Lurrari lotutako ekoizpen-eredu alternatiboak ezagutuko ditugu.

Jardunaldia 2025eko martxoaren 15ean, larunbata, egingo da Geltokian (Nasaren Gelan).

EGITARAUA

10.30 – 11:00 Nafarroako abeltzaintzaren diagnostikoa. Etxaldek eta Greenpeacek parte hartuko dute.
Abeltzantza industrialak Nafarroan dituen eraginak aztertuko dira.

11:00 – 11.45 Borroka ezberdinak, lurralde ezberdinak. Gurekin egonen dira Stop Abeltzaintza Industriala eta Euskal Laborarien Batasuna (Iparraldeko nekazari sindikatua).
Industria-abeltzaintza oso negozio errentagarria da, Amazoniako baso-soiltzetik hasi eta gure herriak jendez husteraino eragiten du. Beste borroka batzuetara hurbiltzea norberaren borroketan sakontzea da.

11:45-12:15 Atsedena eta hamaiketakoa bertako produktuekin

12:15 – 13:30 Alternatibak eta beste ekoizpen-ereduak. Bertan izanen ditugu Jauregia Esnekiak, Borda Xaki eta Euskal Herriko Laborantza Ganbara.
Inguruneari lotutako ekoizpen-ereduak Nafarroan eta Iparraldean. Esne ekologikoko behi-aziendaren proiektu bat, euskal txerri estentsiboko beste bat eta, amaitzeko, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 2050erako Ipar Euskal Herriko elikadura politikei buruzko bere ikerketa aurkeztuko digu.

Jardunaldiari, haren arrazoiei eta hura animatzen duten helburuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezkete harremanetan ondoko lagunekin:

    • Gotzone Sestorain: 688 698 612
    • Lorea Flores: 669 157 866