Bestak euskoekin!

[Euskalmoneta.org]

Herriko bestak abiatu direla eta, zuen euskoak ateratzeko momentua da, Euskal Herriarentzat, ingurumenarentzat eta euskararentzat Eusko sarean sartuz inplikatzen diren elkateek antolatutako bestetan !

Hemen azpian besten zerrenda :
Hazparneko bestak, Ekainaren 20-etik 24-era: Besta komitea eta Ttattola gaztetxea ;
Itsasuko Goxoki gaztetxean Ekainaren 21-ean (Hirukasko kari, “After” delakoa);
Donibane Ziburuko bestak, Ekainaren 21-tik 25-ra: Gaztetxea : Euskoa hartzen duten jatetxe eta ostatu guztien zerrenda hemen da : Donibane Ziburuko zerrenda
Donibane Ziburuko gaztetxeko urtebetetzea Ekainaren 21-ean ;
EHZ festibala Lekornen, Ekainaren 27-tik 29-ra (azpian ikus*) ;
Aiherrako bestak Uztailaren 4-etik 7-ra: Besta komitea ;
Amotz auzoko bestak Senperen Uztailaren 11-tik 14-ra: Besta komitea ;
Baionako bestak, Uztailaren 23-tik 27-ra: Euskoa hartzen duten jatetxe eta ostatu guztien zerrenda hemen da : Baionako zerrenda ;
Azkaingo bestak, Abuztuaren 15-tik 19-ra: Pesta komitea eta Kilika gaztetxea ;
Sarako bestak, Irailaren 13-tik 17-ra: Etxola gaztetxea ;
Ibarron auzoaren bestak Senperen, Irailaren 26-tik 29-ra: Besta komitea ;

*EHZ festibala Lekornen iraganen da Ekainaren 27-tik 29-ra. Kontzertuen sarrerak ezingo dira euskoz ordaindu, baina urte honetan edariak eta bazkariak erosteko erabiltzen diren ttanttoak euskoz ordaintzen ahalko dira mugarik gabe. Euskal Monetaren laguntzaileek erakusmahai bat eta aldagune bat eramango dute igandean 10:00 –etatik 19:00-arte

Besta on… euskoekin !

[Jatorrizko iturria: ikusi hemen] [Eusko Wikipedian: ikusi hemen]

Argazkia: Visualiza.info/CC-By-Sa