«Gure herriak elikatuz mugimendua eraikitzen dugu, mundua aldatzeko» [Presentación de prensa sobre la VII Conferencia de La Vía Campesina]

KARTEL OFIZIALA

> CARTEL/KARTELA PDF - DESKARGATU
La Vía Campesinaren VII. Nazioarteko Konferentzia aurkeztu da Bilbon. Argazkian agertzen dira: Paula Gioia, Unai Aranguren, Eberto Díaz, Rilma Roman, Alazne Intxauspe eta Nelson Mudzingwa.
Nota de Prensa/ Prentsa Oharra
IKUSI - DESKARGATU
“Gure herriak elikatuz mugimendua eraikitzen dugu, mundua aldatzeko”

La Via Campesinak VII Nazioarteko Konferentzia ospatuko du Derion La Vía Campesina mundu osoan 200 milloi baserritar biltzen duen erakundea da. 60 herrialdetako 170 erakundek osatzen duten erakundeak bere Nazioarteko VII Konferentzia ospatuko du Derion datorren uztailean. La Via Campesina 24 urteko bizitza duen erakundea da eta lau urtero ospatzen dituen Konferentzia hauetan etorkizuneko estrategia eta borrokak finkatzen ditu. 2009 eta 2013. urteetan Zimbawe eta Djakartan ospaturiko Konferentzien ostean, EHNE-Bizkaiak ohore eta ardura handiz hartuko du uztailaren 16 eta 24a bitartean Derioko Seminario zaharrean ospatuko den VII. Konferentzia antolatzeko lana.

9 erregiotan banatzen da La Via Campesina: 4 Amerikan, 2 Afrikan, 2 Asian eta 1 Europan. Erregio hauek ordezkatuz, 500 ordezkari bilduko dira Deriora. EHNE-Bizkaiak jendeari ostatu eman, logistika, garraioa eta jana bezalako ardurak hartuko ditu bere gain. La Via Campesina, bien bitartean, nazioarte mailako Konferentziaren prozesu politikoaz arduratuko da. Langintza horretan sartuta jada, egunotan La Via Campesinaren Nazioarteko Koordinaziorako Komitea (CCI) Durangon bildu da, Konferentziaren inguruko lanetan aurrera egin ahal izateko. CCIaren presentzia aprobetxatuz, prentsaurrekoa eskeini dute gaur Bilbon, Konferentziaren programa aurkezteko, bileraren izaera irudikatu nahi duten lelo nagusia eta irudiarekin batera.

Irudiak emakume baserritar bat erakusten du. Erakunde honen ia mende laurdeneko bizitzan erakutsitako borrokarako sena adierazten du irudiak. Bere aldetik, Konferentziaren leloa ondorengoa da: “Gure herriak elikatuz mugimendua eraikitzen dugu, mundua aldatzeko”. Lelo honen bidez nabarmendu nahi da La Via Campesina baserritarrez osatua dagoela, populazioari jana eman nahi dioten elikagai osasuntsu eta iraunkorren ekoizleez. Hau lortu ahal izateko, ezinbestekoa da lurra, ura edo haziak bezalako ondasun komunak eskuragarri izatea. Ondasun hauek, hala ere, multinazionalen esku ari dira geratzen mundu osoan, espekulaziorako gai bezala erabiltzen diren merkantzia bihurtu dira. Bere leloaren bidez La Via Campesinak mugimendua bultzatzeko deia egiten du, elikadura burujabetzaren bidean aurrera egin ahal izateko ezinbestekoak baitira jendartea inplikatuko duten aliantzak. Mundua aldatzea beharrezkoa da. La Via Campesinak ez du nahi elikagaien ekoizpena gerra eskenatokietan garatzerik. Eta ez du nahi, ezta ere, aberatsen eta pobreen arteko ezberdintasuna gero eta handiagoa den gizarterik, nahiz eta zoritxarrez horixe den gero eta gehiago zabaltzen ari den egoera.

La Via Campesinak mundua aldatu nahi du, bakea eta justizian oinarrituko den mundu baterantz bidea egin nahi du, baserritarren giza eskubideak errespetatuko diren egoera baterantz, jendartea elikagai osasuntsuz elikatu dezaten. Helburu horrekin ospatuko du bere VII. Nazioarteko Konferentzia. Bilbo, 2017ko maiatzak 9

Informazio gehiago: 667576740 Alazne Intxauspe

COMPLETO DOSSIER DE PRENSA [CASTELLANO]

Datos sobre mecánica general, acreditaciones de prensa, anteriores conferencias, etc.

Descargar documento