EKONOMIA SOLIDARIOAREN II AZOKA (DONOSTIA)

02_MerkatuSoziala_EH_0Iturria: Economiasolidaria.org

REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea), Merkatu Sozialaren eraketa eta sustapena dela eta, Ekonomia Solidarioaren II Azoka antolatzen du. Ekimena, azaroaren 15ean ospatuko da Donostian.
Azoka honen helburua Ekonomia Solidarioa sendotu eta ikustaraztea da. Bere praktiken bitartez, gaur eguneko krisiari benetako erantzunak eskaintzen dizkion eta hazten dabilen errealitate sozioekonomikoa da ekonomia solidarioa. Sektore ezberdinetan, hala nola, ekoizpen, zerbitzu, merkaturatze, kontsumo edo finantza-sektorean jarduten da, bere bideragarritasuna, ingurune-errentagarritasun integral, ekonomiko eta sozial batean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala hiritarrei hurbildu nahi diegu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza sustatu nahi dugu.

Iaz bezala Euskadiko Merkatu Soziala eratzen duten enpresa eta erakunde ezberdinen produktu eta zerbitzuen informazio eta salmentarako standak egongo dira. Halaber, kultural eta haurrentzako jarduerak izango dira, eta berriketa, esposizio eta tailer guneak.
Hurrengo asteetan egitarauari buruz informazio berria igoko dugu. Itxaroten zaituztegu!


Jatorrizko iturria: ikusi hemen