Elikaduraren kudeaketa, eraldaketa sozialerako tresna
Ezker-eskuin: Koldo Nabaskues (jardunaldietako gidaria), Luis Crovetto (Elikagai Bankua), Unai Aranguren (Via Campesina), Xabier Aierdi (Enplegu eta Gizarte Politika Saila) eta J. Ramón González (soziologoa).
—————
[ARGIA. Mikel Garcia Idiakez. 2014-10-16]
Jatea eskubidea da, eta eskubide horren (eta berau betetzeko administrazioari egin beharreko eskakizunaren) aldarriak ezkerraren estrategian presenteago egon beharko luke, etxebizitza, hezkuntza edo osasun unibertsalaren alde egiten den borrokaren mailan. Hori GITE-IPESek elikadura-krisiaz eta goseaz antolaturiko jardunaldietan egin duten gogoetetako bat, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bezperan.
Azken finean, elikaduraren kudeaketak eraldaketa sozialari lotuta joan behar duela ondorioztatu dute parte-hartzaileek. Alegia, jakiak kontsumitzeko nahikoa baliabide ez dutenak (batik bat immigranteak eta ama bakarrak, datuen arabera) hartzaile soil izateari utzi behar diote, eta horiek elikatzeaz arduratzen direnak (gehienbat Caritas-en esku) banatzaile soil izateari utzi behar diote.
Elikagaien banaketan Elizak monopolioa izateak ez du esan nahi ezin daitekeenik beste era batera egin; hartzaile-banatzaile dikotomia apurtu eta aldaketa eta iraultza sozialerako bidea behar luke elikagaien kudeaketak, José Ramón González soziologoaren arabera. Greziako adibidea jarri du: Syriza koalizio ezkertiarrak sustatuta, elikagaiak kudeatzeko autoantolaketa eta kooperatiben bideari heldu zioten, elikagaiak behar dituztenak eragile aktibo bilakatuz, biktima pasibo eta hartzaile beharrean. (…)
Artikulo osoa Argian: Hemen ikusi