«Ereindajan». Kontsumo taldea eta denda baino haratago doan proiektua

[52 Baserri Bizia – Página 18-19]

DEBAGOIENAKO BAILARAN LEHEN SEKTOREA INDARTU, KONTSUMO OHITURAK ALDATU, LANPOSTUAK MANTENDU ETA SORTU… HORIEK DIRA EREINDAJAN ELKARTEAREN ASMOETAKO BATZUK. ASIER AGIRRE ETA ANDONI MUJIKAK EMAN DIOTE HORIEN BERRI BASERRI BIZIARI.

Bagara komunitate autoeratutik transformazio soziala bultzatzen duen erakundea da, Debagoiena eskualdean sortua.
Eragile sozialekin lan eginez, kooperatiben identitatea eta printzipioak berreskuratu eta praktikatzeko markoa eskeini gura du. Iraunkortasuna, euskaltasuna, autoeraketa eta lankidetazaren printzipioen arabera, eskualdeko behar ezberdinak aztertu zituzten, etxebizitza, gazteak, kultura… Aztertutako arlo horien artean lehen sektorea eta kontsumoa ere baziren. «Bailara honetan lehen sektorea eta kontsumoa indartzeko potentzialik badagoela ikusi genuen.
Diagnostiko bat ere egin zen eta ikusi zen lehen sektorea biziberritu eta kontsumoa beste modu batera egiteko nehurri bakar batekin ez zela nahikoa», adierazten du Andoni Mujika Bagara eta Ereindajaneko kideak.
Estrategia horien artean komertzia lizazioa garrantzitzuena zela ondorioztatu zuten, «gainontzekoak ere oso inportanteak dira: formazioa, sentsibilizazioa, lurren bankua edo katalogoa egitea bailaran, udalen araudiak berdintzea, sektorera inkorporazio berriak ekartzea…». Behar guzti horiei batera heltzerik ez zegoela-eta, komertzializazioarekin ekitea erabaki zuten. Horrek ez du esan nahi aipatutako beste beharrak baztertuta daudenik, are gutxiago, horietan ere lanean dihardute, baina komertzializazioarena da aurreratuen dagoena.

BEHAR GUZTIAK ASE
mitzaileak biltzen dituen Ereindajan elkartea, laister kooperatiba izaera izatera pasatuko dena. Bada urte eta
erdi lanean dihardutela eta uda parterako denda fisikoa zabalik izatea espero dute. Supermerkatu itxurako espazio bat izango da. Beste era batera kontsumitu nahi duen pertsonaren larruan jarri eta «zoratu» egin daitekeela azpimarratzen dute, «puntarik-punta» ibili behar poltsa jatekoz eta etxerako behar diren gainontzeko gauzekin betetzeko. Hori dela eta, Ereindajanen dendan etxerako behar guztiak asetzea nahi dute.
Dendaren kokapen fisikoa aztertzen dabiltza momentu honetan. «Zer ikasi asko daukagu, denda montatu, diseinatu, bideragarritasun ekonomikoa aztertu, dendaren egunerokotasuna prestatu, hornikuntza guztia antolatu… konplexua da», Mujikaren esanetan.

Dendari izaera berritzailea emango dio Ereindajanek. Nehurri batean supermerkatu itxura izango du, baina bertan beste era bateko ezaugarriak inkorporatuko dira, «adibidez, beste inon zaila topatzea den literatura, osasunaz, ekologiaz edo ekoizpenaz lotuta… komertzio justuaz ere lan egin nahi dugu».
Iruñeako Landare kooperatibaren filosofiarekin bat eginez, beraien esperientzia «oso lagungarri» ari zaie suertatzen, bai denda bera antolatzerakoan, bai ekoizleekin harremana izaterako ordutan eta baita kontsu-
mitzaileekin harremana izaterakoan ere, «orain dela 30 urteko kontsumitzailea eta gaur egunekoa ez baitira berdinak, eta gu bilatzen ari garen kontsumitzailea ere ez da berdina», dio Asier Agirre aramaiko baserrita-
rrak eta Ereindajaneko kideak.
Horretaz gain, Euskal Herri mailan era honetako gogoetak partekatzeko beharra azpimarratzen du.

«Ekoizle naizen aldetik», azaltzen du, «debilidade handiak ikusten ditut baserritar bakoitza bere kasa dabilen
momentutik». Horrela, lan sareak sortu eta produktua gertura bideratzeari garrantzia ematen dio. «Nik adibidez momentu honetan kontsumo talde bati zerbitzen diot eta oso praktikoa da, gizartea ezagutzen duzu, euren beharrak… Filosofia horretatik zer egin zitekeen pentsatuta, eta denda sortzearena oso garrantzitsua dela ikusi dugu».

DENDA BAINO GEHIAGO

Eskaparate bat izatea oso garrantzitsua da, produktua eramateko leku fisiko bat izatea, «horren ostean ekoizleen analisiak etorriko dira, arrautzak behar direla, okela behar dela…». Dendaz aparte, Ereindajanek haratago joan nahi du. Baserritarrei zerbitzua eskiniko dien gunea izan nahi dute, hasi insumoekin, tresneriarekin, entsuarekin… eta formazioarekin ere bai. Formazioaren esparru hori, hain zuzen, kontsumitzaileengana ere zabalduko da.
Dendarekin batera jorratuko den beste arlo bat bestelako erakunde edo taldeei produktuak zerbitzeko aukera
da. Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanaz gain, herri bazkariak, ikastetxeak, enpresetako jantokiak
eta era honetako aukerak lantzen dihardute, «apurka-apurka hor txertatzen joan ahal izateko, ez agian menu osoa eskeiniz, baina bai plater bat edo postrea».

Informazio gehiago:

blogak.goiena.eus/ereindajan/