Eskola jantoki-eredu osasuntsu, gertuko eta bidezko baten aldeko lehenengo pausua eman du Euskadik

[Proiektoko Sustatzailearen prentsa oharra. Ekainak 16]

– Eusko Legebiltzarrak pausu garrantzitsua eman du, 4 eskolatan esperientzia pilotuak egin eta ikastetxeek beraien jantoki-zerbitzua kudeatzeko askatasuna izan dezaten onartuz.
– Gaur arte, Euskadiko eskoletan egunero zerbitzatzen diren 92.000 otorduak emateaz 7 enpresa arduratu dira.
– Eskola jantokien araudi berri baten aldeko kanpaina sustatzen duten erakundeek erabakia txalotzen dute, aldi berean oraindik ere egiteko asko dagoela azpimarratuz.

Atzo, ekainak 16, Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Komisioak argi berdea eman zion euskal eskola-sare publikoko 4 ikastetxetan esperientzia pilotuak abiarazteari. Horiek horrela, ikastetxe hauek beraien jantokia zuzenean eta askatasunez kudeatzeko aukera izango dute, bi urteko epean.

Hezkuntza Sailaren 2000. urteko martxoaren 22ko Aginduak (ikastetxe publikoetako jantokien funtzionamendua arautzen duena) ezartzen du eskola-jantoki publiko guztien kudeaketa “Zuzena” izan behar dela. Honek esan nahi du jantokiaren kudeaketa Hezkuntza Sailak aukeratutako katering enpresa handi baten esku geratu behar dela (soilik enpresa handi batek bete baititzake jantoki hauek kudeatzeko argitaratzen diren baldintza pleguak). Horrela, egun 7 enpresek dute Euskal Autonomia Erkidegoko eskoletan ematen diren 92.000 otorduak prestatzeko ardura.

Atzo Legebiltzarrak hartutako erabakiarekin, egoera hori aldatzeko lehenengo pausua eman da. Esperientzia pilotuek frogatuko dute beste jantoki-eredu bat posiblea eta ezinbestekoa dela.

Aukeratutako 4 eskoletan eredu batetik besterako iragaitea abiaraziko da, frogatuz posible dela eskola menuetatik elikagai kilometrikoak atera, eta bertoko, sasoiko eta ingurumenarekiko errespetagarriak diren ekoizpen-ereduetatik sortutako elikagaiekin lan egitea. Honek, aldi berean, horren egoera kaskarrean dauden ekonomia lokalak berpizteko ere balioko du. Jantoki hauek erakutsiko dute zer nolako gaitasuna izan dezaketen tokiko estrategia sozioekonomikoak bultzatzeko, aldi berean elikadura osasuntsuago, bidezkoago eta iraunkorrago bat bermatuz. Jantokiak tokian tokiko ekoizleen eta komertzio txikiaren bitartez hornitzeak oso eragin positiboak izango ditu tokiko ekonomian, lanpostuak sortuz eta tokian tokiko merkatuak berpiztuz.

Eusko Legebiltzarraren erabakia begi onez ikusten dute 2000. urteko martxoaren 22ko Agindua aldatzeko eskaria sinatu zuten 50 erakundeek. Balorazio positiboa egiten dute, bereziki, kanpaina abiarazi zuten eragileek (VSF Herrien Bidezko Elikadura, Ekoizpen, Orduñako Herri Sukaldearen Kolektiboa, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, Ekolapiko, EHIGE eta EHNE Bizkaia). Erabaki honen bitartez, EAEko ikastetxeek jantokiaren kudeaketa-eredua aldatzeko orduan erreferentzia bat izan dezaten ahalbidetzen da. Kanpainaren bultzatzaileek azpimarratzen dutenez, ordea, emandako urratsa bide luze baten lehenengoa besterik ez da.


 

Informazioa zabaltzeko eta elkarrizketetarako kontaktua:
Eneko Viñuela euskadi [a bildua] vsf.org.es
94 496 11 75 / 695 478 735
Lurdes Imaz limaz [a bildua] ehige.org
94 416 93 60


 

Jasangarritasunarekin eta baldintza sozialekin lotutako irizpideak kontratazio publikoan
txertatzeko Legez Besteko Proposamena:
http://vsf.org.es/sites/default/files/docs/pnl_compra_publica_local.pdf
Europako Direktibari buruzko informazioa: http://vsf.org.es/actualidad/compra-publica-justa
CORTOCIRCUITO kanpaina: http://vsf.org.es/cortocircuito
Tokian tokiko elikadura ekologikoarekin hornitzen diren jantokien esperientziak (Ekolapiko
Jardunaldien txostena):
http://www.ekolapiko.net/images/pdf/ekolapiko_jardunaldien_txostena_Eusk.pdf
Txostena: “Compra pública en sistemas alimentarios locales”
http://vsf.org.es/sites/default/files/docs/compra_publica_en_sistemas_alimentarios_locales_-
_impactos_sociales_ambientales_y_economicos.pdf

Argazkia: U.S. Department of Agriculture CC-By