120 energia-komunitate baino gehiago sortu dira dagoeneko Hego Euskal Herrian

Hego Euskal Herriko energia-komunitateen kopurua 121era igo da, eta Estatuko lehen tokian kokatu da, Kataluniaren gainetik (52), Energia Komuna energia-komunitateen behatoki nazionalaren "2023ko adierazleen txostenaren" lehen edizioaren arabera. Horietatik 90 Euskal Autonomia Erkidegoan daude eta 31 Nafarroan. Gainera, gehienek kooperatiba gisa eta finantzaketa propioaren ehuneko handiarekin prestatzea erabaki dute.

Numero de comunidades energéticas en Hego Euskal Herria

Grafikoan ikusten denez, EAEn energia-komunitatea duten udalerrien ehunekoa % 35ekoa da, eta Nafarroan, berriz, % 11koa. Gainera, 100.000 biztanleko energia-komunitateen indizea 4,06 da EAEn eta 4,88 Nafarroan. Biak dira bi ratio horien buru Espainiako Estatuan.

Generoari dagokionez, komunitate energetikoetako gobernu-batzordeetan dauden emakumeen proportzioa, kide kopuru osoarekin alderatuta, % 29koa da EAEn eta % 17koa Nafarroan.

Garatutako jarduerei dagokienez, autokontsumo fotovoltaikoa da nagusia bi eskualdeetan, besteen oso gainetik. Bigarrena, urrutitik, energia-kulturari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa da. Nafarroaren kasuan, nolabaiteko garrantzia hartzen dute etxebizitzen birgaitzeak, mugikortasun jasangarriak eta berriztagarri termikoek.

Bazkide kopurua

Número de socios en la CAE y Nafarroa

Grafikoan ikus daitekeenez, Nafarroako eta EAEko energia-komunitate gehienak bazkide kopuru txiki samarrez osatuta daude. Foru erkidegoan, % 80k 50 bazkide baino gutxiago dituzte, eta EAEn, % 58k. Deigarria da Nafarroan ez dagoela 200 bazkide baino gehiago dituen erkidego bakar bat ere.

Finantzazioa

Tipos de financiacion de las comunidades energeticas de la comunidad autónoma de Euskadi y Nafarroa

Grafiko honek finantziazio-bide bakoitza aukeratu duten energia-komunitateen ehunekoa erakusten du. Proiektu gehien-gehienek laguntza publikoren bat jaso dute, baina grafikoan Inplenta programaren laguntzak baino ez dira adierazten. Bi eskualdeen arteko alderik handiena da EAEn finantzaketa-iturri nagusia laguntza publikoak direla, eta Nafarroan, berriz, finantzaketa nagusia funts propioei dagokiela.

Figura juridikoa

Figura juridica que adoptan las comunidades energeticas de la CAE y Nafarroa

Bai Nafarroan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainiako Estatuari dagokionez, kooperatiba figura juridiko gisa erabiltzea erabaki duten energia-erkidegoen kopuru handia nabarmentzen da. Han batez bestekoa % 51,4koa da, Nafarroan % 74,2koa (guztizkoaren hiru laurdenak) eta EAEn % 61,1ekoa.

Parte-hartzaileen profilak

Tipos de participantes en las comunidades energéticas de la CAE y Nafarroa

Bi autonomia-erkidegoetan deigarria da energia-erkidegoetan parte-hartze handia izatea, bai herritarrek, bai gizarte zibileko erakundeek (erakundeak, elkarteak...). Nabarmentzekoa da, halaber, udalek proiektu horietan duten parte-hartze txikia.

Txosten osoa hemen deskarga daiteke.