Aldudeko gasnategia lagunt ezazu !

Aldudeko gasnategia lagunt ezazu !

CLPB Euskal Herriko Esne Kooperatibak abiatzen duen finantzamendu kanpainaren berri eman nahi dizu Euskal Herriko Laborantza Ganbarako bulegoak, Izar Lorea eta berri paper honen bidez.

Badu zonbait urte Euskal Herriko Laborantza Ganbarak hainbat desmartxa kolektibo jarraikitzen dituela, kalitatezko ekoizpeneri esker, ekonomia bertokiratzeko eta balio erantsia sortzeko borondatearekin.

Egun, balore ber bera hauek CLPB kooperatibako 103 hazleak animatzen dituzte. Beren ekoizpen tresna eraiki dute, beren esnea berenber baloratzeko, desmartxaren jabe egonez burutik buru, etxaldetik kontsumitzailearenganaino.

Ondorio ekonomikoak izanen ditu holako tresna batek. Halaber, holako proiektu batek sortzen duen balio erantsiak adierazten du ere  :

  • laborantza herrikoiaren ardatzak segitzen direla, tokiko arrazekin eraman ohiko hazkuntza baloratuz eta sormarka eta kalitatezko desmartxetan engaiatuz ;
  • enplegu sortze dinamikoa ekartzen dela Aldudeko ibarrari eta, orokorki, Euskal mendiari.

Diru mailan, hein honetako proiektu baten abiatzeko lehen urteak zailak direla badakigu. Energia eta indar anitz galdegiten du. Orduan, aski naturala izan zauku Aldudeko gasnategiaren sostengu kanpaina aipatzea lerro hauetan, deia gure inguruan ahal bezain bat zabaltzea.

Ohar gaitezen, gutarik bakotxaren parte hartzeari esker proiektu kolektibo bat laguntzen dugula.

Euskal Herrian bezala kanpoan ere, engaiamendu kolektiboak gure indarra egiten du.

—-

GARAko artikulu bat : “CLPBk «crowdfunding» aukerara jo du gaztandegirako 100.000 euro lortzeko
CLPB kooperatiba, duela urtebete Alduden zabaldutako gaztandegiaren diru premiei aurre egitearren, finantziazio iturri berrien xerka dabil. Hala, «crowdfunding» aukera baliatu du irail bukaera aitzin 100.000 euro lortu eta ekoizpenen merkaturatzera bideratzeko”: IKUSI HEMEN