Aldudeko gasnategiaren garapena herritarren diruari esker [09 #Etxalde]
Crowdfundig-aren bidea hautatu du CLPB koperatibak diru biltzeko. Dagoeneko 118 000€ eman dizkiote sustengatzaileek
2014ko otsailan, gasnategi berria abiatzen-zuen CLPB koperatibak, Aldude herrian.-Luzaz bere kideen esnearen biltzeaz arduratu-da bakarrik. 2011-2012an, esne hori-erosten zuten industrialek koperatiba ttipiaren-oztopatzea erabikitzen zuten eta esne erostea-gelditu zuten. Zonbait hilabetez ahal bezala-ibili ondoan, transformazio tresna sortzea erabaki-zuten 103 familiek.-Alduden eraiki da beraz, eta ardi eta behi-esnea eraldatzen du : behi esne erdi gaingabetua,-gurina, ardi eta behi gasna bai eta gasna-fresko desberdinak saltzen ditu. Tresna gotor-hunen sortzeak 6 milioi euroko inbertsioa galdegin-dio koperatibari. Ossau Irati gasna sor-markaren alde eta ardi sailaren alde eramaiten-diren borroketan, CLPBko laborariak biziki aktiboak-izan dira beti. Ondorioz industrialek ez-dute egitura hau gustuko eta gasnategiaren-sortzeko bidean ainitz traba ezarri dizkiote.-Bankuen jarreran nabarmendu da. Gauregun-garapen komertzialarentzat diru beharrean da-koperatiba. Bankuekin esperantxa guti izanez,-dirustatze parte hartzailearen erronka jo du.-Abuztuaren hastapenean abiatu da kanpaina-eta hiru astez lehen helburura iritsi da : 100 000-euro. Kanpainak segitzen du irailaren 28a arte,-118 000 euro bilduak dira doagoeneko. Edonorek-eman dezake sustengua, opari desberdinak-eskainiak direla ordainez.-Emaitza hauetaz azkarturik, bigarren kanpaina-abiatu du irailaren 1ean CLPBk. Aldi-huntan, inbertsio egileeri zuzentzen da kapitalaren-parte bat idekiz akzioak hartu nahi dituztenei-(hemen, 300€ minimoz jarri behar-dira). Fromagerie des Aldudes izeneko sozietatean,-gehiengoa koperatibaren, hots ekoizleen,-esku egoitea segurtatua du CLPBk. 600-000 euro biltzea finkatu du helburu gisa koperatibak,-250 000€ bildu behar ditu gutienez-kanpaina onartua izaiteko.-Azken hiru hilabeteetan, salmentek ederki-gora egin dutela adierazi dute Aldudeko gasnategikoek.-Ipar Euskal Herriko supermerkatu-gehienetan atxeman daitezke ekoizpen hauek.-CLPBk bere saltegi propioa dauka ere Donibane-Garazin (Alduden transformazio tresna-dago bainan salmentarik ez).-2015an, produkzioaren %20a transformatu-du koperatibak. 2016an,%50rat iritsiko da.-CLPBk 70 ardi esne ekoizle dauzka (2.5 milioi-litro) eta 23 behi esne ekoizle (4,5 ML).-Crowdfunding-an parte hartzeko :-https://www.bulbintown.com