Aldundiak eta emakumeen erakundeek “Laguntza-tresnak emakume baserritarrentzat” gida egin dute

Bizkaiko Foru Aldundiak lan-mahai bat sortu du Etxaldeko Emakumeak, Landan XXI eta Saskia elkarteekin. Lankidetza horren ondorioz, "Emakume baserritarrei laguntzeko tresnak" dokumentua argitaratu da.

Gida honetan, emakume baserritar batek ekintzailetzaren ideia duenetik lan-bizitzaren amaierara arte jaso ditzakeen laguntza nagusiak jasotzen dira. Gida atal hauetan banatuta dago:

    • Bizkaian nekazaritzaren sektorean sartzea pentsatzen ari diren gazteak.
    • Lanean ari diren eta nekazaritza-enpresan hobekuntzak egin nahi dituzten emakume baserritarrak.
    • Lanean ari diren emakume baserritarrak, une jakin batean beste pertsona batek laguntzea behar dutenak.
    • Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) laguntza nagusiak eskuratu nahi dituzten emakume baserritarrak.
    • Euskadiko nekazaritzako elikagaien, arrantzaren eta basoen industriak eraldatzeko eta digitalizatzeko laguntzak.
    • Emakume Nekazariaren Estatutua.
    • Titulartasun partekatua.
    • Ekintzailetza eta prestakuntza.
    • Landa-ingurunean proiektu bat bultzatu nahi duten emakume baserritarrak.