Arrantzaleak haserre agertu dira arrantza debekuarekin

Itsasontziak

Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira. Itxierak kaltetutako arrantzaleek ordain "egokia" jasoko dutela esan du Espainiako Gobernua.

[Argia / eitb]

Debekatuta geratu da arrantza astelehenetik aurrera Bizkaiko Golkoko uretan. Frantziako Gobernuak ezarri du neurria, eta otsailaren 20ra arte iraungo du, izurdeen ernalketa garaia babesteko. Ekologisten eta Europar Batasunaren eskakizuna izan da debekua. Horrez gain, Espainiako Gobernuak adierazi du sare bidezko arrantza debekatuko duela Bizkaiko Golkoan, oraindik zehaztapen gehiagorik eman ez duen arren.

Haserre agertu dira euskal arrantzaleak, aukera gutxiago izango baitute arrantzatzeko. Adierazi dutenez, horrek prezioak gora egitea eragingo du, eskaintzak behera egingo duelako. Garapen Ekonomikoko, Iraunkortasuneko eta Ingurugiroko sailburu Arantxa Tapiak ere adierazi du litekeena dela “prezioa gora egitea”, baina ez dela hornidura faltarik izango.

Arrantzaleek aurreikusi dutenez, 120.000 kilo arrain gutxiago jasoko dute. Espainiako Gobernuak galeren %25 estaltzeko diru laguntzak emango dizkie arrantzaleei, eta Frantziako Gobernuak, aldiz, %80 ordainduko die.

Arrantzaleak, oso haserre

Hainbat arrantzalerekin hitz egin du Berria-k, eta jakinarazi duenez, “gogor” mintzatu dira. “Hilabeteko geldialdia eskatzen zuten, baina lau hilabete nahi dituzte, eta lortu arte segituko dute. Funtsean, arrantzaren abolizioa da haien helburua. Ez dut sinesten ahal bestelako konponbiderik aurkitzen ahal ez denik. Duda dut bestelako konponbiderik bilatzen ari ote diren”, adierazi du Gael Gueff arrantzaleak.

Ekologistak Martxaneko kide Eneko Aierbek ere Berria-rekin hitz egin du, eta neurriaren alde egin duen arren, modifikazioak egin daitezkeela defendatu du: “Urteak dira bai guk eta bai Frantziako talde ekologistek salatzen dugula milaka izurde hiltzen direla euskal kostaldean. Neurriak oinarria badu, baina hartu den modua ez dugu ulertzen: arrantza gelditzeko gomendioa ekainean eman zuten zientzialariek”. Azaldu duenez, “ez dute ulertzen” arrantzaleei zergatik azaldu zaien horren berandu, lehenago esanda neurriak hartu ahal izango zituztelako.

"Ordain egokia jasoko dute"

Hilaren 22tik Bizkaiko Golkoan sare bidezko arrantza debekatuta dagoela eta, arrantzaleei ordain "egokia" eman zaiela azpimarratu du Luis Planas Espainiako Gobernuko Nekazaritza eta Arrantza ministroak.

"Gure arrantzaleek, bistan denez, ordain egokia jasoko dute, iraganean antzeko egoeratan gertatu den bezala", esan du Planasek Bruselasen egindako adierazpenetan (bilera dute EBko Nekazaritza eta Arrantza ministroek).

Planasen arabera, itxierak "kaltetutakoak, hots, arrantzan egin ezin dutenak" laguntza jasoko dute. "Arrantzale batzuek beste arrantzategi batzuk topatu dituzte, eta beste batzuei ez die eragiten", azaldu du.

Ministerioko iturriek jakinarazi dutenez, laster onartuko ditu dirulaguntzak Espainiako Gobernuak.