BASERRIKO ESNEA GALZORIAN

[Busturialdea | Hitza / Ohiana Cabello]

Esne ekoizleek bizi duten egoera salatu dute azken hamarkadetan, baina egoera larriagoa da gaur egun; produkzio kostua baino merkeago saldu behar dute esne litroa gaur egun.

Esnearen sektoreak bizi duen egoera salatu dute azkenaldian bai ekoizleek, sindikatuek zein alderdi politikoek. EHNE Bizkaiak dio merkatua erregulatzen ez bada esnea ekoizten duten abeltzainak desagertu daitezkeela. Europak apirilean haartutako erabakiaak min haandia egin die Euskal Herriko abeltzainei. Kuoten sistema ezabatu zuen, produkzioarekiko kontrola galduz. Orduz geroztik Europak esne gehiago ekoitzen duela salatu du sindikatuak, baina kontsumoa ez da handitu. Horrek, EHNE Bizkaiaren esanetan, kalte egin die ekoizle txikiei, baita Euskal Herrikoei ere. «Administrazio publikoak arautu beharko luke sektorea, baina ez du egiten, eta ez du arazoaren muina konponduk», dio EHNE Bizkaiako Andoni Garcia Arriolak. Sindikatuaren ustez, produkzioa eta prezioak erregulatu behar dira krisiari irtenbidea emateko.
Bai Europak, eta baita Espainiar Estatuak agindutako diru laguntzek ez dute arazoa konponduko, «partxe hutsa» direla dio Garcia Arriolak. «Bertoko esne saltzaile gehienak, gainera, laguntzarik barik geratuko dira». Laguntzak jasotzeko Espainiako Nekazaritza ministerioak ezarritako baldintzak «irrealak» direla dio EHNE Bizkaiak. «25 zentimoan ezarri du etekinen muga. Beraz, Espainiaren arabera, esne litroa 0,25 euro baino garestiago saltzen duen edozein abeltzainek etekinak ditu. Baina errealitaatea oso bestelakoa da».
Esnea zentralari (Kaiku) saltzen dioten Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako abeltzainek, batezbeste, 0,27 euroan saltzen dute litroa. Beraz, Espainiako laguntzak hartzeko mugatik kanpo geratzen dira. «Baina errealitatea da esne litro baten ekoizpenak 0,35 euroko kostua duela baserritarrarentzat», dio EHNE Bizkaiako kideak. «Beraz, dirua galtzen dute».
300 milioi euro agindu ditu Espainiak galerak dituzten esne ekoizleak laguntzeko, behi baakoitzeko 300 euro eta haziendako, gehienez, 10.000 euro. […]

Etorkizuna kolokan ikusten du EHNE Bizkaiak, eta neurriak eskatu ditu

Baserritik ezin bizi
Bizkaian 160 esne ekoizle zenbatu zituzten iaz; hamar urtetan kopurua erdira murriztu da. Eta orain hogei urte mila baino gehiago ziren. Datuak kezkagarriak direla diote sindikatu eta ekoizleek. Sektorearen etorkizuna kolokan ikusten dute, neurri eraginkorrak eskatu.
Bermeon du baserria Ane Miren Yustak: Zuluetatxu. Argi du zein den arazoa. Dioenez, esnea ondo ordainduko balute ez lukete laguntzen beharrik urte bukaeran zuloak estaltzeko. «Gure lanak ematen digunetik bizi nahi dugu, ez laguntzetatik». Baina diru laaguntzekin jende askok etenkina ateratzen duelaren susmoa du, «eta abeltzaina da onura gutxien hartzen duena». Urte asko daramatzate arazorekin bueltaka, eta abeltzaintza hiltzen utzi dutela deritzo. «Bermeon bi esne ekoizle gaude, eta besteak kaleko salmenta egiten du». Baserriaren aldeko apustua egin zuten, baina ez da nahikoa izan. «Bizirauteko nik baserria utzi eta kanpora jo behar izan nuen lana bilatzera. Senarrak egiten du lan baserrian eta nik lagundu egiten diot». Esnearen salmentatik baserritarrek negozio gutxi egin dzaketela dio Yustak. 50 abelburu dituzte, esnetarako batzuk, eta okelaren salmentarako beste batzuk. Hala ere, dioenez, haragia saltzetik ere ezer gutxi atera daiteke gaur egun.
Bere prezioan saldu
Europaren azken erabakiek esne gehiago ekoiztea ekarri duela nabari izan du Yustak ere, Eskaintza handitzean prezioek behera egin dute. Eta bertoko abeltzainen egoera are larriagoa dela dio. «Hemen sektorea krisian dago, gero eta gutxiago gara eta ez da kontsumitu beste ekoizten. Nondik dator, beraz, hemen erosten dugun esnea?», galdegin du.
[…]

 


 

Artikulu osoa: HEMEN
Argazkia: Jaxin G. Viniegra/Elikaherria.eus CC-By-Sa