Frantziak produktu fitosanitarioen erabilera %50 murriztea ezarri du 2030erako helburu gisa
Frantziako Gobernuak “Ecophyto 2030” estrategia argitaratu du, produktu fitosanitarioen erabilera eta arrisku globalak 50 murriztea helburu duena, eta printzipio bat errespetatzen duena: “ez dago debekurik konponbiderik gabe”. [Ministère de l’Agriculture et de la Souveraineté alimentaire] Ecophyto 2030 estrategia bost ardatzetan banatzen da. Ardatz horien artean daude bai PARSADAren bidez aurrea hartzeko eta alternatibak bilatzeko plana, bai laboreak babesteko eta sektore eta nekazariei laguntzeko politikako beste borondatezko neurri espezifiko batzuk: Baimendutako substantzia aktiboen kopurua murrizteko prestatzeko alternatiben bilaketa azkartzea; Ustiategi guztietan irtenbide agroekologikoen hedapena bizkortzea; Produktu fitosanitarioen erabilerak osasunerako eta ingurumenerako dituen arriskuak hobeto ezagutzea eta murriztea; Ikerketa, berrikuntza eta prestakuntza;…
Abeltzainek duela urtebete baino 8,4 zentimo gutxiago jaso dute esne litroko martxoan
Esnea martxoan litroko 51,1 zentimotan ordaindu zen batez beste Espainiako Estatuan, hau da, otsailean baino 0,4 zentimo gutxiago eta duela urtebete baino 8,4 zentimo gutxiago litroko, Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsaren (FEGA, gaztelaniaz) azken datuen arabera. [agrodigital] Esne-entregek % 0,4ko igoera txiki bat besterik ez zuten izan aurreko urteko hilabete beraren aldean, otsailean izandako hazkunde handiaren ondoren (+%5,6). 653.740 tona entregatu ziren. 2023ko apirilaz geroztik, esne-entregak egonkor mantendu dira, edo igoera txikiekin. Erantsitako grafikoan ikus daitekeenez, 2024ko martxoan egindako esne-entregak 2023, 2022 eta 2019-23ko batez bestekoen antzekoak izan ziren, baina 2021ekoak baino txikiagoak. Sektore ekologikoari dagokionez, urtarrilean, erosleek 3.441 tona esne…
UAWC Rafahn ura banatzen hasi da Gernika-Palestinak jasotako ekarpenari esker
Union of Agricultural Work Committees (UAWC) talde palestinarra ura banatzen hasi da Rafahko zonalde hondatuetan, Yala Nafarroa Palestinarekin eta Gernika-Palestinaren bitartez Euskal Herrian jasotako laguntzari esker. Ekimena Mundubat GKEaren bidez bideratu da. Hiru hilabete iraun duen kanpaina honetan, Euskal Herrian 154.000 euro bildu dira Gazako lurretan benetako laguntza emateko.
Arteako deialdia Gazako genozidioaren aurrean
Garbiñe Biurrun, Agus Hernan, Maixabel Lasa, Maria Jauregi, Sabino Ormazabal eta Paul Rios Guk, Euskal Herriko gizarte zibileko pertsonek, giza eskubideen errespetuarekin eta sustapenarekin konprometiturik, herri palestinarraren eskubideen etengabeko urraketaren aurrean, adierazi nahi dugu Israelgo Estatua egiten ari den sarraskia ez dela soilik palestinarren aurkakoa, modu errukigabean hitzen dituztenak; aitzitik, Nazio Batuen Gutunaren, gure giza kontzientziaren, munduko bakearen, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen, eta berdintasun, askatasun eta elkartasun printzipioek araututako mundu bidezkoago bat nahi duen edonoren nahien aurkako atentatua da, aurrekaririk gabea. Gazaren gainean hamasei urte baino gehiagoz israeldar blokeoa ezarri ondoren, gure begien aurrean gertatzen ari den suntsipen ikaragarriak ez…
Indarrean sartu da EBko eta Zeelanda Berriko Ituna, haragiaren eta ardoaren gaineko muga-zergak kenduko dituena
Joan den maiatzaren 1ean sartu zen indarrean Europar Batasunaren eta Zeelanda Berriaren arteko merkataritza-akordioa, txerri-okelaren, ardoaren eta ardo apardunaren, txokolatearen, gozogintzako produktuen eta galleten gaineko muga-zergak kentzea eta eskakizunak eta prozedurak nabarmen murriztea barne hartzen dituena. Nekazari Bideko Europako Koordinakundeak (ECVC), bestalde, merkatua arautzea eta Merkataritza Libreko Tratatuak amaitzea eskatu du. “Nekazaritzako enpresa handiak dira KATen eta nekazaritza Munduko Merkataritza Erakundean (MME) sartzearen onurak jasotzen dituztenak”, adierazi du ECVCk. Nekazari gehienentzat merkataritza askearen benetako inpaktuak desitxuratzen ari dira, “arduradun politikoak agroindustriaren presio-taldeen borondatearen mende jartzen diren heinean”. Tratatu horiek eta MMAren arauek “prezioak ahalik eta gehien murrizteko baino ez dute…
‘Nyéléni prozesua’ deitu dute, Elikadura Burujabetzari buruzko Munduko Foroa
Elikadura Burujabetzarako Plangintzako Nazioarteko Batzordeak (CIP) ‘Nyéléni Prozesua’ ren edizio berri eta zabalagoa deitu du, mugimendu globalei, erakundeei eta sareei gonbidapena eginez “sistema aldatzeko baterako proposamenetara sail arteko konbergentzia artikulatzeko”. Urte anitzeko prozesu horren bidez, oinarrizko milaka erakunde eta beste aliatu batzuk bilduko dira, datozen urteetarako elikadura burujabetzaren eta klima-, gizarte-, arraza- eta genero-justiziaren agenda politiko sendo bat eztabaidatu eta planteatzeko. CIP antolatzen den eskualde eta lurraldeetan “aliantzak eta agenda politiko bateratuak sortzeko prozesuak ekarriko dituen lan kritiko eta izugarria da”. Prozesu global horren emaitzak 2025ean Indian egingo den Nyéléni Foro Global batean amaituko dira. Bertan, mundu osoko ehunka ordezkarik…
“Artzain soil” dokumentala estreinatuko da Iparraldeko zinema aretoetan
Aste honetan, eta maiatzean zehar, Lucie Francini eta Sabina Hourcadek zuzendutako “Artzain soil” dokumentala estreinatuko da Iparraldeko pantailetan. Dokumentalak Maina jarraitzen du. Sei urtez lurrik gabe artzain ibili ondoren, bere bizitza leku batean ainguratu nahi du eta, horretarako, bere negozioa sortzen du familiatik kanpo. Zuzendariek azaldu dutenez, nekazaritzari zuzendu nahi izan zioten arreta: “Lurra lantzen duten gizon-emakumeek aurre egin behar dioten erronkarako baldintza eskasegietan egiten dutela iruditzen zitzaigun: elikatu”. Nekazaritzaren esparruan munduarekin harreman desberdina duen pertsonaren bila, 2020ko maiatzean ezagutu zuten Maina. “Beren aukeren erradikaltasunak eta beren uste sakonek errealitatearekin talka egiteko duten moduak oihartzun egin zuten gure bizitzetan”. Behin…
Tolosa, Euskal Herriko haragi moten erakusleihoa
Bertako Haragien Azoka egingo dute Tolosan maiatzaren 2tik 5era. Inguruko ekoizleak eta haragi motak ezagutzeko aukera paregabea izango da. [Berria] [Tolosako Azoka] Euskal Herriko haragi moten erakusleiho izango da Tolosa (Gipuzkoa) maiatzaren 2tik 5era, Bertako Haragien Azokari esker. Lau egun horietan, formakuntza, dastaketak, salerosketa eta festa uztartuko dira, betiere inguruko haragia ardatz nagusia izanik. Apirilaren 25ean aurkeztu zuten egitasmoa Tolosan bertan Aitor Agirresarobek —Tolosako Udaleko Merkataritza, Turismoa eta Azoketako zinegotzia—, Miguel Cruzek —Carnicas Alejandro Goyako arduraduna— eta Izaro Zubiriak —Lizartzako Ueta baserriko abeltzaina—. Ikuspegi aldaketa Aurreko urteekin alderatuta, ikuspegi aldaketa ekarriko du haragia ardatz nagusitzat duen azoka bereziak, bertako haragien…
Elikadura burujabetza eta nekazaritza eredu agroekologikoa defendatu dute Iruñean
Elkarte, sindikatu, kontsumo talde eta ekoizle ezberdinek deitutako manifestazioan agroindustriak ezartzen duen eredu produktiboa salatu dute. [ahotsa.info] [eitb.eus] Hamabi nekazaritza elkartek manifestazioa egin dute larunbat arratsaldean Iruñean nekazaritzaren eredu aldaketa exijitzeko. Horretarako, alternatibak daudela aldarrikatu dute, elikadura burujabetza lortzeko bidean. Manifestazioa Konstituzio plazatik abiatu eta Gazteluko plazan amaitu da, eta animaliak ere eraman dituzte abeltzainek. Iruñean egin duten manifestazioan parte hartu duten elkarteen izenean, Miriam Otxotorena artzainak aldarrikatu du “nekazaritza eredu berri bat” posible dela. “Berehalako trantsizio agroekologikoa behar dugu, Nafarroak elikadura burujabetza lor dezan, azken urteetan nabarmen hazi baita abeltzaintza industriala. Hain zuzen ere, eredu horren aurka egiteko atera…
Bizkaiko Aldundiak mendi-nekazaritzako nekazaritza-sektoreari laguntzen deialdia onartu du
Bizkaiko Foru Aldundiak, gaurko gobernu kontseiluan, nekazaritza-sektorerako laguntzen deialdia onartu du. Laguntza hauen bidez mendialdeetan eta lurraldeko beste eremu behartsuetan nekazaritza-ekoizpenak dituen zailtasunen ondoriozko kostu gehigarriak eta diru-sarreren galerak konpentsatuko dira. Laguntza hauen zenbatekoa 2.554.922 eurokoa da eta hartzaileak gure lurraldean nekazaritza-ustiategien titularrak diren pertsona fisiko eta juridikoak dira, eta lehia askeko erregimenean banatuko dira. Dirulaguntza hauen helburua bikoitza da, Aldundiaren arabera. Lehenengoa eremu horietako ehun sozioekonomikoa indartzea da, mendiko nekazaritzako eremuetan eta mendiko nekazaritzako eremu horiez bestelako mugaketa natural esanguratsuak dituzten eremuetan nekazaritza-sistemei eusteko. Bi lerro hauek bateragarriak dira euren artean eta diruz lagundu daitekeen gehieneko azalera 30 hektareakoa…