Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak
Azterketa juridiko berria: EB-Mercosur akordioak ez du betetzen klimari buruzko legedia
[Bilaterals.org] Greenpeace Alemaniak azterketa juridiko berri bat argitaratu du, EB-Mercosur akordioak klima-legedia urratzen duela frogatzeko. Roda Verheyen doktoreak, kliman espezializatutako legelari nabarmenduak, eta Bremengo Unibertsitateko Gerd Winter doktoreak egindako analisiaren arabera, TLCk ez luke Europako Erkidegoan eta nazioartean indarrean dagoen legedia beteko, berotegi-efektuko gasen emisioa orokorrean handitzea eta baso-soiltze handiagoa eragitea aurreikusten baita. Horrek aukera ematen du EBko gobernu batek edo Europako Parlamentuak akordioa Europako Justizia Auzitegian aurkaratzeko. Azterketa juridikoak EBko eta nazioarteko zenbait trataturekin alderatzen du merkataritza-akordioaren proiektua, EBko eta nazioarteko legeria betetzen duen ebaluatzeko, Europar Batasunaren Tratatua (EBT), Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatua (EBFT), Oinarrizko Eskubideen Gutuna (FDF)…

Gipuzkoako nekazariek lehen sektorea lehenesteko aldarria eraman dute Batzar Nagusietara
[eitb.eus] Gipuzkoako nekazariek Batzar Nagusietara eraman dituzte beren traktoreak, gaur, EHNE eta ENBA sindikatuek babestutako lehen mobilizazio handian. Iragan otsailaren 12an kalera atera zituzten traktoreak gipuzkoar laborariek, baina EHNEk eta ENBAk iragarri zuten protesta egutegi propioa prestatuko zutela, eta gaur entzun da aurrenekoz horien aldarria kalean. Eguerdiko manifestuan argitu dutenez, “Europa osoan zehar burutuz joan diren protestetako aldarri askorekin bat egiten dugu, baina Nekazaritza Politika Bateratuak edo Europako salerosketa libreko hitzarmenek dakartzaten arazoetatik harago ere joan beharra dago, gure herritik, gure lurraldetik, baserritarren egunerokoa hobetzeko neurriak martxan jar ditzakegu, eta hori da sakondu behar duguna. Horregatik, behin eta berriz, diskurtso…

Lan-heriotza Arrasaten salatu dute 5 sindikatuk, udal-gobernuei eskaera eginez
[[Testua: LAB; argazkia: Mondraberri] LAB, ESK, STEILAS, EHNE Bizkaia, etxalde eta HIRUk deituta, bilkura egin zen atzo arratsaldean Santa Teresako istripu hilgarria gaitzesteko. Salatu zuten “Osalanek eta Jaurlaritzak ez dituztela eurenak diren eskumenak baliatuko, patronalaren inpunitatea babestuaz”. Ondorioz, udal-gobernuei eskaera egin zieten. Arrasatekoko zenbait partaidek bilkuran parte hartu zuten. Hildako langilea, 54 urteko R.M.P, Arrasateko udalaren promozio publikoko lan bat burutzen ari zen, kontrata baten azpikontrata batentzako lanean ari zen. Altuna y Uria enpresak azpikontratatutako Proyectos y obras Garci, Galizako enpresarentzako hain zuzen. Lehenik eta behin, LABetik, gure samina eta lankide senide eta lagunekiko elkartasuna adierazi nahi genuke. LABek jasotako…

Eskola-jantokietan tokiko produktuak kontsumitzea bultzatzeko eskatu dute Arabako BBNNek
[Naiz:] EH Bilduren mozio batean oinarrituta, akordioa lortu dute asteazken honetan Arabako Batzar Nagusietan herrialdeko eskoletan hurbileko eta kalitatezko produktuak kontsumitzea bultzatzeko. Arabako EH Bilduren batzarkide taldearen mozio batean oinarrituta, akordio onartu dute asteazken honetan Batzar Nagusiek, herrialdeko eskoletan hurbileko eta kalitatezko produktuak kontsumitzea bultzatzeko. EH Bilduk, EAJk eta PSEk adostu dute mozioa. Mozio horretan Aldundiari eta Lakuari lehen sektorearekin eta tokiko merkataritzarekin elkarlanerako bideak abiatu ditzala eskatu diete, «eskoletan tokiko ekoizpenari buruzko sentsibilizazioa egin dezaten tokiko produktu osasungarrien inguruan» ere eskatu dute. Eskola-jantokietan ematen den janaria eskolan bertan egitea erraztea eskatu dute, «bestelako eredu baten aldeko apustua» egin nahiko…

Legazpik bere lehen energia erkidegoa sortu du
[legazpi.eus] Urte honen amaieran TEK martxan egotea aurreikusten da, eta aldez aurretik herritarrei proiektua azaltzeko informazio prozesu bat egingo da. Udaleko Garapen Iraunkorraren eta Trantsizio Energetikoaren alorrak Legazpiko Komunitate Energetikoaren sorrera bultzatu du (TEK Legazpi), eta Udala bertako kide da. Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen arabera sortu da. Lege horrek energia berriztagarrien eta trantsizio energetikoaren proiektuetan herritarren parte-hartzea sustatzea du helburu. Zer da TEK (Tokiko Energia Elkartea)? Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, osoko bilkurak 2023ko abenduan onartutako estatutuen arabera arautuko dena, eta bere bazkideei edo kideei edo jarduten duen tokiko eremuei ingurumen-onurak, ekonomikoak edo sozialak emateko helburuarekin jardungo…

Nekazariak eta gizarte zibila berriro mobilizatu dira Bruselan merkataritza libreko itunen aurka
[Coordinadora Europea Vía Campesina] Besteak beste, honako aldarrikapen hauek eskatzen dituzte: “merkataritza libreko akordioekin eta lehia desleialarekin amaitzea, EB-Mercosur akordioaren negoziazioen behin betiko amaieratik hasita”, eta “merkatuak arautzea, nekazariei ordaindutako prezioek produkzio-kostuak estaltzea derrigorrezkoa izan dadin”. Azken hilabetean Europa osoan eskala handiko mobilizazioak izan diren arren, eta nekazarien diru-sarrerak babesteko eskakizun politiko argiak izan arren, Europako arduradunek ez dituzte neurri egokiak hartu, eta ez diete nekazarien kezkei erantzun. Erantzun bakarra erabaki “oker eta kaltegarri” gisa hartu dute, ingurumen-neurriak atzera botatzeko. Hori dela eta, FUGEA Belgikako nekazarien sindikatuak, ECVC Europako nekazarien erakundeak eta Europa osoko nekazari txikiek eta nekazariek Bruselako kaleak…

Sindikatuek eta Etxaldek bat egin dute Gernika-Palestinako “Elkartasun Aktiboaren Astearekin”
[Naiz] Gernika-Palestina ekimenak antolatutako Elkartasun Aktiboaren Asteak sindikatuen eta ikasleen babesa izango du, eta hainbat ekimen antolatuko dituzte lantokietan eta ikastetxeetan, gazatarrei laguntzeko diru-funtsak lortzeko. ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, CGT sindikatuek, Etxalde mugimenduak eta Ikama ikasle mugimenduko ordezkariek babesa adierazi diote Gernika-Palestina herri ekimenak astelehenean iragarri zuen «elkartasun aktiboko asteari». Aste hori igande honetan, otsailaren 25ean, eta hurrengoan, martxoaren 3an, izango da. Helburua Gazatarrei laguntza psikosoziala emateko edo nekazaritza- eta abeltzaintza-azpiegiturak berreraikitzen laguntzeko funtsak lortzea izango da. Hala iragarri dute asteazken honetan prentsaurrekoan Sabin Ibazetak, Gernika-Palestinaren izenean, eta Jone Bilbaok, MunduBatekoak, erakunde horrek Bilbon duen egoitzan. Bertan izan dira,…

Gotzone Sestorain: “Traktoreekin atera diren asko ados egongo dira gure proposamen batzuekin, baina desintentsifikazioarekin ez”
[Argia] Traktoreek kaleak hartu dituzte, eta erakundeak eta herritarrak interpelatu gaituzte. Gai hori lantzeko Etxalde mugimendukoa den Gotzone Sestorain elkarrizketatu du Eli Pagolak Egonarria saioan. Honek azaldu ditu laborantzako arazoaren muinean zer dagoen, eta kalera atera dena “koktel” bat dela, oso aldarrikapen ezberdinak dituena. Bere hitzetan, laborantza ereduari buruzko eztabaida bat eman behar du gizarteak, krisitik ateratzekotan. 140 eragilek Nafarroako Gobernuari aurkeztu dizkioten proposamen zehatzak ere azaldu ditu, zeinaren helburua den laborantza desintentsifikatzea eta agroekologiara bidea egitea. Gotzone Sestorainen hitzetan, traktoreen protesta “koktel bat da, aldarrikapenez betetako eltze bat, eta nik uste dut mugimendu horietan parte hartzen ari den jendea…

140 eragilek Elikadura burujabetzan oinarritutako politikak eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari
[Ecologistas en acción] Kontuan hartuta Nafarroan nekazaritza sektorea –bereziki txikiena eta iraunkorrena– desagertzeko bide kezkagarrian dagoela, gero eta esku gutxiagotan kontzentratzen ari dela, errentagarritasun falta dutela, eta nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboa areagotzen ari direla, Nafarroako ekoizleen hainbat elkartek, hala nola Belardi, Habelarte, Plazara!, Etxalde, Bizilur Nafarroa, Hazialdeko edo Ekoalde, ELA edo LAB sindikatuak, Landare bezalako kontsumitzaile elkartek, ingurumen erakundek, ekologistek, lurraldearen aldekoek, hainbat udal eta kontzejuk Nafarroan elikadura burujabetzaren aldeko Manifestua sinatu dute. Horrela, mobilizazio testuinguru honetan, Elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduaren ordezkari den batzorde bat Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilari José María Ayerdirekin bildu da, Manifestua emateko eta aldarrikapen nagusiak…

Caparrosoko makroetxaldean ingurumen-delituen aztarnak aurkitu ditu Tafallako Epaitegiak
[Bizi Baratzea] [Irudia: eitb.eus] Ikerketaren zantzuak aintzat hartuta errudunak epaitu eta kalte-ordaina ezarri dezan eskatu diote Nafarroako Gobernuari Sustrai Fundazioak eta Greenpeacek. “Babes bereziko eremu bat kaltetu zuten isurketek”, eta hartara, “ingurumen delitu” kontsideratzen dela azpimarratu du Lorea Flores Greenpeaceko kideak. 2021ean Caparrosoko makroetxaldeak kutsadura isuriak egin zituela salatu zuten Sustrai Fundazioak eta Greenpeacek, eta orain, Valle de Odieta enpresaren aurkako prozedura hasi eta hiru urtera, Tafallako Epaitegiak ingurumen-delituen aztarnak aurkitu dituela jakinarazi du. Tafallako Epaitegiak Nafarroako Probintzia Auzitegira jo du prozedura judizialari jarraipena emateko. Badirudi egiatan kutsadura larri bat gertatu zela, azaldu du Lorea Flores Greenpeaceko kideak. Floresek nabarmendu…