Elikaherria – Elikadura Burujabetza – Soberanía Alimentaria

Soberanía Alimentaria. La Vía Campesina, Kontsumo eraldatzailea, Agroekologia, Komunalak, Nekazarien borrokak
  • BERRIAK

“Gaztetatik ditugu ahuntzak, honetatik bizitzeko apustua egin nahi dugu orain”

Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta ganaduarekin harreman estua izan dute txikitatik, baita ahuntzekin ere. Duela urte pare bat amestutako proiektuari ekitea erabaki zuten. Eta, norberak bere aldetik baino, bidea elkarrekin bideragarriagoa eta errazagoa izanen zela sinetsita, Giberri Gazta egitasmoa abiatu zuten elkarlanean. [Bizi baratzea] Lehen sektoreko proiektu bat abiatu nahi zutela argi zuten, baina, zergatik ahuntzak? “Gaztetatik izan ditugu ahuntzak, biok mendi berera botatzen genituen udan, eta ikusita ongi moldatzen…

Greenpeace: “Urdaibaiko Guggenheim bat proiektu zaharkitua eta naturaren harraparia da”

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Imanol Pradalesek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Fundazioko CEO Mariet Westermannekin egindako bileraren ostean egindako adierazpenen aurrean, Greenpeacek erantzun du Guggenheim Urdaibaiko Biosfera Erreserban zabaltzea “ideia zaharkitu eta naturaren harraparia” dela. Erakundeak lehendakariari erantzun dionez, “ezin dira alderatu Bilboko Guggenheim museoa 90eko hamarkadako Bilbo industrializatu eta degradatuan eraiki zeneko testuingurua eta Urdaibaiko museoa handitzea planteatzen den egoera, balio kalkulaezineko eremua baita, babes-figura ugari dituena”. Bere adierazpenetan, Imanol Pradalesek museoaren etorkizuna “aztertzeko” egiten ari diren “entzute aktiboaren” prozesua ere aipatzen du, eta 1.000 pertsona baino gehiagori kontsultatuko zaiela dio. Hala ere, kontsulta hori ez da loteslea, eta, beraz,…

Elikadura Justiziak kanpaina bat hasi eta sinadurak biltzen ditu: “Nekazaririk gabeko mundua?”

“ERROR 404: ¿Preparados para un mundo sin agricultores?” da Elikagaien Justiziako kanpaina berria, sinadura-bilketa barne hartzen duena. Kanpainak salatzen duenez, “etorkizun zalantzagarri baten aurrean gaude, nekazaritza teknifikatuari botere osoa ematen badiogu. Izan ere, horrek ez du bere eraginkortasuna frogatu, nekazaritzako elikagaien katea kontrolatzea du helburu, eta nekazaritzako kimikoen erabilera eta kontsumo masiboarekin jarraitzea”. Informazioa eta sinadurak biltzea: Justicia Alimentaria Problematika Zalantzazko etorkizun baten aurrean gaude, nekazaritza teknifikatuari boterea guztiok ematen badiogu. Nekazaritza sortzailetik pasatuko gara… ENDEKAPENEZKO NEKAZARITZA. Zehaztasuneko nekazaritzatik… NEKAZARITZA ZEHAZGABERA. Nekazariengandik enpresari teknologikoengana. Etxaldeetatik… STARTUPSera. Hau da benetan nahi duguna? Nekazaritza teknifikatuan sartzea erraza da, irtetea EZ.  Testuingurua…

Sindikatuek eta Etxaldek bat egin dute apirilaren 5erako pentsiodunek deitutako mobilizazioekin

ELAk, LABek, ESK-k, STEILASek, Etxaldek eta Hiruk bat egiten dute gutxieneko soldataren eta pentsio justu eta nahikoen aldeko borrokarekin, eta Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan mobilizatuko dira.. [ELA] Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioak deitu ditu apirilaren 5erako Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan, `Soldata eta pentsio duinak. Orain, hemen eta denontzat. Por unas pensiones y un salario mínimo justo y suficiente´ lelopean. Pentsiodunen Mugimenduak Herri Ekimen Legegile bat bultzatu zuen duela hilabete batzuk, pertsona guztientzat bidezko pentsioak eta nahikoak lortzeko. Aldarrikapen zehatza pentsioen osagarria lortzea da, Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin (LGS) parekatu arte. Hego Euskal Herrian LGS propiorik balego, hori litzateke erreferentzia….

Stephan Maury: «Otsoen erasoen konponbideei buruz guztien artean hitz egiteko une egokia da»

Stephan Maury Hegalaldia elkarteko sortzaile eta zuzendariak argi du «otsoa ez dela gaiztoa», eta mendiaren erabilpen anitzak kontuan harturik, konponbide sinpleak ez daudela oharrarazi du. KAZETArekin bere gogoeta partekatu du basa-fauna artatzeko zentroko arduradunak. [kazeta] * Stephan Maury Hegalaldia elkarteko sortzaile eta zuzendaria da. Hegalaldia natura babesteko elkartea da, eta Pirinio Atlantikoetako Fauna Basatiaren Arretarako Zentro bakarra kudeatzen du. Iragan otsailaren 22an herritar batek jakinarazi zuen otsoaren itxura zuen animalia ikusi zuela, Larhun aldean, Azkainen. Handik egun batzuetara, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak baieztatu zuen otsoa zela, eta martxoaren 2tik 3rako gauean, Bardozeko artaldeetan sufritutako erasoak ere otso batek eginak zirela baieztatu…

Antxoa kuota banatzeko eredua aldatzea adostu dute

Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek eskatu bezala, ontzien artean banatuko dituzte kuotak, eta bakoitzak nahierara kudeatzeko aukera izango du. Eusko Jaurlaritza pozik azaldu da akordioarekin. [berria] Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek astelehenean hasi zuten antxoaren kanpaina, baina aldaketak izango dira hemendik aurrera, kuotaren banaketa eredua aldatzea adostu baitute kofradiak ordezkatzen dituzten patronalek eta Espainiako Gobernuak. Aurrerantzean, Espainiako banderarekin Kantauriko eremuan arrantzatzen duten itsasontzi guztiek kuota bakarra izan ordez, barku bakoitzak berea izango du, eta nahierara kudeatzeko aukera izango du. Modu horretan, oraingo arrantza eredu neurrigabea aldatu nahi da. Izan ere, ontziek arrantza olinpikoa deiturikoa egiten dute gaur egun; hau da, ahalik eta…

Asanblea Nazionalak onartu du laborantza lurren babesteko Dufauk aurkezturiko lege egitasmoa

Peio Dufauk, Euskal Herria Baiko (EH Bai) diputatuak aurkezturiko laborantza lurren atxikitzeko lege egitasmoari behin-behineko onespena eman zion frantziar Asanblea Nazionalak. [kazeta] Euskal hautetsiak prentsa-ohar baten bidez jakitera eman duenez, sostengu zabalarekin -bozketa parte hartu duten diputatuen %96,6k aldeko botoa eman du- izan da onartua proposamena. Euskal hautetsiak oroitarazi duenez, laborantza alorreko sektore ezberdinekin landua izan den egitasmoak sindikatu guzien sostengua jaso du baita ere. Lege proposamenaren xedea da laborantza lurren desagertzearen aurka tresna berria eskaintzea, besteak beste, laborantza lurren prezioen erregulazioa indartuz. Esaterako, etxalde baten transmisioaren mementoan egoitza eta lurren artean tratamendu bereizia ahalbidetzen du, lehen irakurketan onartua izan…

Amaia Barredo, “pozik” Senatuak otsoaren babes berezia kentzea erabaki ostean

Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua, “pozik” agertu da Espainiako Senatuak otsoa LESPRE babes bereziko espezieen zerrendatik kanpo uzteko hartutako akordioarekin. Horrela, Vox, PP, UPN, Junts eta EAJ alderdiekin bat egin du, ekimena onartzeko euren botoak batu dituzten indar politikoek. Onartutako ekimenaren arabera, Senatuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio berehala has ditzala Dueroko iparraldean dauden otsoen populazioak Babes Bereziko Araubidean dauden Basaespezieen Zerrendatik (LESPRE) ateratzeko izapideak. Proposamenak aldeko 156 boto (PP, EAJ, Junts, Vox eta UPN), kontrako 92 (PSOE, BNG, Compromis eta Mas Madrid) eta 11 abstentzio (EH Bildu, ERC, Geroa Bai eta Gomera Talde Sozialista)…

Energia fotovoltaikoak ur sakonagoetan sartu nahi du

Emica Solar Bizkaiko konpainiak eguzki plaken parke flotagarri bat instalatu zuen duela bi urte Miñaon, Arabako teknologia parkean. Balantzea ona da, eta ur gehiagotan murgildu nahi dute, urtegietaraino. Itsasoa urruti ikusten da. [berria] Energia fotovoltaikoaren alde txarretako bat da eremu handiak okupatu behar izaten direla, eta ez dutela beste ezertarako erabiltzeko modurik ematen. Urmaeletan eta urtegietan ere antzera gertatzen da, zaila baita ur azalari probetxua ateratzea. Duela hamarkada bat energia berriztagarrien sektoreak ikusi zuen bi arazo horiek uztartuz onura atera zitekeela, eta eguzki plaka parkeak instalatzen hasi ziren ur gainean. Orduz geroztik, hala ekoitzitako energia kantitateak gora egin du izugarri….

Bizkaiak epea ireki du baserritarrek 2025eko NPBaren laguntzak eska ditzaten

Bizkaiko Foru Aldundiak, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailaren bitartez, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) deialdia ireki du, apirilaren 30era arte. Nekazaritza-ustiategien 2.900 titular inguruk, eskabidea aurkezteko, bulego hauetara jo ahal izango dute: herritarren arretarako eskualde-bulegoak eta Gertu, foru-erakundeak Deustun duen bulegoa eta Karrantzako eskualdeko nekazaritza-bulegoa. Aurten, gainera, LORRAren bidez ere aurkeztu ahal izango dute. [Bizkaiko Foru Aldundia] Bizkaiko Foru Aldundiak, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailaren bitartez, Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) laguntza-deialdia ireki du, 2025eko kanpainarako. Laguntza horiek guztira ia 14 milioi eurokoak dira, eta lurraldeko nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpena babestea dute helburu. Eskabideak aurkezteko epea irekita dago jada, eta 2025eko…

error: Content is protected !!